20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

19-1493 gora jotzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren aurkakoa, 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa

Iruñeko Udaleko 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barnean, Lucas Iglesias Sanchezek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 14an emandako ebazpenaren kontra, 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz. Aipatu deialdia argitara eman zen 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2000980