1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
192/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin.
2020ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitarte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
Sanferminak ezagutu eta hedatzeko elkartea | San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa |
Piedramillerako Natibitatearen parrokia | Piedramillerako elizaren nabe nagusiaren teilatua zaharberritzea |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2020 |
1978 Kooperatiba SCI S | Katakraken kultur jardueren urteko programazioa |
“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea | San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea |
Raquel Idoate Ancín | Fort familia: Elizondotik Ameriketara XIX. mendean. |
Agoizko San Migel parrokia | Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea |
Nafarroako Topagunea (Topagunea: Euskara Elkarteen Federazioa) | Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan |
Donald Francisco Navas Zeledón | “El Secreto de Martín” dokumentala |
Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa | Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa |
Tudela-Cultura Tokiko Enpresa Entitate Publikoa | Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-entitate publikoaren urteko kultur programa |
Producciones Nebulosas kultur elkartea | Pim Pam Ville jaialdia |
Kontalariak elkartea | BRIF, BRAF, BRUF (Haur literaturaren eta ilustrazioaren jaialdia) |
Arguedasko parrokia | Dorrea zaharberritzea eta finkatzea |
Egin ondoren Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan. 77/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua.
Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2020ko abuztuaren 5ean, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.
Ereduko programak interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen batzuei dagokienez, zehazki 1978 Kooperatiba SCISek, Navarjota Nafarroako Jotaren Elkarteak eta Kontalariak elkarteak aurkeztutakoei dagokienez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa, betiere 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin.
Nafarroako Topaguneak aurkeztutako eskaeraren kasuan, izena baitu “Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan”, proiektuaren zati bat ez da interes sozialekotzat deklaratuko, hain zuzen ere aurkeztutako memoriaren 4., 5. eta 6. apartatuetan sartutako zatia; izan ere, proiektua, oro har, kulturala bada ere, uste da alderdi batzuetan helburu nagusia jolasa eta festa dela.
Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin eta kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamenduan ezarritakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2021eko abenduaren 31ko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.
5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Foru Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA Kultur jarduerak eta proiektuak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
Piedramillerako Natibitatearen parrokia | Piedramillerako elizaren nabe nagusiaren teilatua zaharberritzea | 2021/4/30 |
Navarra Cultural fundazioa | Cintruenigori buruzko ikerketa historikoa 2020 | 2020/12/31 |
Raquel Idoate Ancín | Fort familia: Elizondotik Ameriketara XIX. mendean. | 2020/12/31 |
Agoizko San Migel parrokia | Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea | 2020/12/31 |
Donald Francisco Navas Zeledón | “El Secreto de Martín” dokumentala | 2021/4/30 |
Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa | Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa | 2021/7/1 |
Producciones Nebulosas kultur elkartea | Pim Pam Ville jaialdia | 2020/9/5 |
Arguedasko parrokia | Dorrea zaharberritzea eta finkatzea | 2025/6/30 |
II. eranskina Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
Sanferminak ezagutu eta hedatzeko elkartea | San Fermin kontakizun laburren nazioarteko lehiaketa | 2025/5/1 |
Nafarroako Topagunea (Topagunea: Euskara Elkarteen Federazioa) | Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan* | 2024/12/31 |
Tudela-Cultura Tokiko Enpresa Entitate Publikoa | Tuterako Udalaren / Tudela-Cultura enpresa-entitate publikoaren urteko kultur programa | 2025/6/30 |
(*) Nafarroako Topaguneak aurkeztutako proiektuaren kasuan, izena baitu “Euskaltzaleak Ahalduntzen, Euskal Kulturan Eta Hizkuntzan”, ez da interes sozialekotzat deklaratuko proiektuaren zati bat, hain zuzen ere aurkeztutako memoriaren 4., 5. eta 6. apartatuetan sartutakoa. |
III. eranskina Kultur jarduerak eta proiektuak |
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | BUKAERA EGUNA |
1978 Kooperatiba SCI S | Katakraken kultur jardueren urteko programazioa | 2021/12/31 |
“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea | San Fermin Aldapako-San Fermin Txiki Nafarroako Jotaren Topagunea | 2021/12/31 |
Kontalariak elkartea | BRIF, BRAF, BRUF (Haur literaturaren eta ilustrazioaren jaialdia) | 2021/12/31 |
Iragarkiaren kodea: F2008909