191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Zuzenbideko lizentziadunen lanpostu bat betetzea (A maila), lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez

Alkatetzak martxoaren 3an emandako 415/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, Zuzenbideko lizentziadunen lanpostu bat betetzeko (A maila), Tuterako Udalaren zerbitzukoa, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 17an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketa berezian, Alkatetzaren abuztuaren 13ko 1043/2020 Ebazpenaren bidez, ebazten da:

1.–Eman gabe deklaratzea aipatu lekualdatze-lehiaketa berezia, Zuzenbideko lizentziadunen lanpostu bat betetzeko (A maila). Plantilla organikoan 0512A05301 kodea du lanpostu horrek.

2.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Oferta Pública de Empleo” atalean dagokion deialdian klikatuta.

Tuteran, 2020ko abuztuaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2009294