191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-834

Miguel Lacalle Palacios jaunak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Miguel Lacalle Palacios.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

5. poligonoko 433. lurzatian dagoen etxebizitza bakartuaren isurketa, hobian-iragazki biologikoan araztu eta gero, lurrean iragazten da; 90 m³-ko emaria du urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko abuztuaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009321