191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Gorozingo 15. poligonoko 54. eta 23. lurzatietan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Gorozingo 15. poligonoko 54. eta 23. lurzatietan, Jose Luis Larrion Zugastik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2020ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2009352