191. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2020an sormen artistikoko proiektuak sustatzeko
IV. lehiaketarena. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 518639.

Iruñeko Udalak “2020an sormen artistikoko proiektuak sustatzeko IV. lehiaketa” deitu du, norgehiagokako araubidea erabiliz, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan.

1.–Xedea.

Sormen jarduera sustatzea, arte eszeniko eta performatiboen, plastikoen, musikaren, literaturaren, ikus-entzunezkoen eta kulturaren bestelako arte-adierazpenen alorretan garatzen diren sormen proiektuak lagunduz. Laguntza horien helburua da sorkuntza sustatzea, ezinbesteko urratsa baita kultura proiektuak egin aurretik, eta dirulaguntza jaso dezakete proiektuak diseinatzeko ikerketa proposamenek. Proposamen horietan aztertuko da hasierako ideia, hipotesi edo kontzeptu batetik abiatuta, haien interesa, originaltasuna edo egokitasuna, eta gerora garatu beharreko produktu edo prozesu artistiko-kultural jakin bat bihurtzeko bideragarritasuna.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 3an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2008652