187. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1848/2020 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita honako ebazpen honen bidez onetsitako deialdiaren 6. oinarria (kalifikazio epaimahaiaren osaera): 522/2020 Ebazpena, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 522/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko enpresa zientzietan diplomadun izateko lanpostu hutsak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Ebazpena 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ekoan.

6.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Luisa García Mayayo andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

Ordezkoa: Carmen Lanz Galarza andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko enpresa zientzietako diplomaduna.

–Batzordekidea: Ana Isabel Echeverría Vega andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Isabel Akerreta Larraz andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Ana Sainz Jiménez andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Eta 6.3 oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diotela, eta organo dei egileari hala adierazi, baldin gertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1481/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadun izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2020ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Ikusirik onartu eta baztertu diren izangaiak, Carmen Lanz Galarza andreak jakinarazi du ezen abstenitzeko arrazoiak dituela eta ezin duela kalifikazio epaimahaiko kide izan. Bestalde, María Luisa García Mayayo andrea gaur egun ez dago Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 6.1 oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietan diplomadun izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan. Hortaz, zuzentzen da Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 522/2020 Ebazpenaren 6.1 oinarrian ezarritako osaera, honako hauek osatuko baitute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Dolores Miranda Beguiristain andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Europako Funtsen Kontrolerako Ataleko burua.

Ordezkoa: Beatriz Esparza Azanza andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burua.

–Batzordekidea: Ana Isabel Echeverría Vega andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Isabel Akerreta Larraz andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Ana Sainz Jiménez andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2009217