182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1780/2020 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 626/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1634/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 690/2020 Ebazpenaren bidez, zehaztu ziren lekualdatze-lehiaketan azkenean eskainiko ziren 61 lanpostu hutsak.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 1617/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei adieraztea ezen lanpostu eta destino berriaren jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2020ko irailaren 15ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Lanpostuaz jabetzeko egunean amatasun edo aitatasun lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da egun horrexetan jabetu direla lanpostuaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua eman beharko dute, bai eta egoera frogatu ere.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

IZENA

LANPOSTU ZK.

ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ZAMAK ERABILTZEA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

VIDONDO OJER, DIEGO

0038973

TAFALLA IBP

F1

Bai

Bai

Bai

ALDAYA GOÑI, JOSÉ ANTONIO

0004996

“LARRABIDE ESTADIOA” KIROL TEKN.

F1

Bai

FERNANDEZ BARAIBAR, ALAIN

0037475

IRUÑA-NAVARRO VILLOSLADA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

SOLA URMAN, RUBEN

0062920

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

II. ERANSKINA

Ondoriozko lanpostu hutsak

LANPOSTU ZK.

ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ZAMAK ERABILTZEA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

0038994

ALTSASU-ALTSASU BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0038978

BURLATA-ASKATASUNA BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0038951

BURLATA-IBAIALDE BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0061965

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0062722

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0062788

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0062855

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0062908

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063004

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063072

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063129

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063227

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063508

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063512

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0063635

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064002

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064169

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064220

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064283

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064299

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064490

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064686

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064745

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0064779

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0065467

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0068132

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0068448

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0068656

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0068657

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0068782

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0070554

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

F2

0038992

CORELLA-ALHAMA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0010355

JUSTIZIA ZN

F1

Bai

0038034

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

F1

Bai

Bai

0039029

LIZARRA-IBP

LK

Bai

Bai

Bai

0038940

LIZARRA-TIERRA ESTELLA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038964

UHARTE-BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0035681

LEKAROZ-BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0038969

MARTZILLA-MARQUÉS DE VILLENA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0039022

IRUÑA-HEZITZAILEEN ESKOLA IB

F1

Bai

Bai

Bai

0039021

IRUÑA-ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

F1

Bai

Bai

Bai

0038976

IRUÑA-BIURDANA BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0038975

IRUÑA-EUNATE BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0038977

IRUÑA-ITURRAMA BHI

F1

E B2

Bai

Bai

Bai

0039020

IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038952

IRUÑA-MENDILLORRI BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038970

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038993

AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0061339

OSASUN MENTALA

F2

Bai

Bai

0061382

OSASUN MENTALA

F2

Bai

Bai

0062171

OSASUN MENTALA

F2

Bai

Bai

0062301

OSASUN MENTALA

F2

Bai

Bai

0069365

OSASUN MENTALA

F2

Bai

Bai

0038971

SAN ADRIAN-EGA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038972

ZANGOZA-SIERRA DE LEYRE BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0010663

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO ITN

F1

Bai

Bai

0038974

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0039027

TUTERA-ETI IBP

F1

Bai

Bai

Bai

0038949

TUTERA-BENJAMÍN DE TUDELA BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038950

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

F1

Bai

Bai

Bai

0038954

ZIZUR NAGUSIA-ZIZUR BHI

F1

Bai

Bai

Bai

Iragarkiaren kodea: F2008318