1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Granja Belascoain SLk sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0052-2020-000011 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254- 848427587 | Helbide elektronikoa autprema@navarra.es |
Instalazioa | Ugalketarako zerramen ustiategia |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 9.1 d) |
Abenduaren 16ko 1/2016 ELD | 9.3.c) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.c) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | GRANJA BELASCOAIN SL |
Tokia | 1. poligonoa, 1506. eta 1497. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 595.127,000 eta Y: 4.733.625,000 |
Udalerria | BERASKOAIN |
Proiektua | Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 217/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzak berrikustea |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: -Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. -Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm |
Iruñean, 2020ko uztailaren 21ean.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janin, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren bidez.
Iragarkiaren kodea: F2007917