179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Etxebizitzak lehen aldiz erabiltzearen gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitzak lehen aldiz erabiltzearen gaineko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2008569