2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Deialdi publikoa, 2020ko euskarazko udako kanpaldietarako diru-laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/517865).
Alkatetzaren ekainaren 26ko 304/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak:
LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak:
Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/
Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 600,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: Eskaera horiek 2020ko irailean aurkeztuko dira.
Oltza Zendean, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2008356