177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2020ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zela, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako Udalaren plantilla organikoa. Erabakia 2020ko ekainaren 18an argitaratu zen 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta gainerako araudia aplikagarrian xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsia gelditu da.

Onartutako plantilla organikoa hitzez hitz transkribatzen da jarraian:

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera, burua Arantzan.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: % 3,72. Egoera: Hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran berretsi).

2.–Administrari ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 8,52. Mailako osagarria: % 12. Egoera: Jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran berretsi).

3.–Zerbitzu anitzetako arduraduna.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 8,35 + 50 euro. Mailako osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran berretsi).

Funtzionarioen izenen zerrenda:

1.–Jaione Sein Petrikorena.

Maila: C. Gradua: 4. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroak 10. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Jokin Zabaleta Zabaleta.

Maila: C. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailak 5. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izen zerrenda:

1.–Ainara Velez Ara.

Maila: A. Lanpostua: idazkari-kontu hartzailea. Administrazio-egoera: jardunean.

Igantzin, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2008468