176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurrean jartzea Espedientearen jendaurreko informazioa. Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera

Eskatzailea: Pagoetako Txokoa Ur Erabiltzaileen Elkartea.

Helbidea: Alkainzuriain auzoa, 31754 Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Pagoeta iturburua.

Eskatutako emaria: 0,043 l/s.

Tokia: Akolaldea alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: pertsonen kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik hodi bat ateratzen da 1.800 l-ko edukiera duen biltegi bateraino. Hodiak 5.000 l-ko edukiera duen beste biltegi bateraino jarraitzen du, eta handik sare bat ateratzen da, ura zortzi baserritaraino eramateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko uztailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2007567