176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio-araubidean, establezimendu seguruak sustatze aldera. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/516837). DDBN (Identifikazioa): 516837.

Xedea: deialdi honen xedea da establezimenduei dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, bitartekoak eduki ditzaten COVID-19az geroztik establezimenduetako segurtasun- eta garbiketa-neurriak areagotzeko, eta, horrela, lokalak seguruak izan daitezen laguntze aldera. COVID-19ak eragindako krisiaren ostean, bezeroek irisgarri eta segurutzat hautematen dituzten espazioetara joko dute erosketak egin eta kontsumitzera (dendak, tabernak, jatetxeak, aisiarako eta zerbitzu pertsonaletarako establezimenduak).

Iruñean, 2020ko uztailaren 22an.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2008094