176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Udalaren kudeaketa-batzordeak, 2020ko uztailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendazan, 2020ko uztailaren 30ean.–Batzordeko burua, Anaisa Carrasco Soto.

Iragarkiaren kodea: L2008570