2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRION
Enkante publikoa, Zubiria kaleko 10eko lurzatiarena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Larriongo 4. poligonoko 82. lurzatia (Zubiria kalea 10).
Hasierako prezioa:
–4. poligonoko 82. lurzatia: 40.000 euro, gehi BEZa (% 21).
Proposamenak Larriongo Kontzejuaren Erregistroan (Udaletxe plaza 1, Allin, Nafarroa) aurkeztuko dira, 20 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 14:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan (Udaletxe plaza 1, Allin, Nafarroa) dago nahi duenaren eskura.
Larrionen, 2020ko uztailaren 14an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2007518