176. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio bidez bete daitezen etxezain izateko hogeita lau lanpostu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Izendapen proposamena.

Bete dadin 9. oinarrian xedatua dagoena, etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainei dagokien horretan (deialdia onetsi zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 2782/2018 Ebazpenaren bidez, eta 2018ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 17koan), oposizioko epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Urtzi Iriarte Vázquez, Antonio Del Burgo Aldaya eta Asier Pariente Herrero jaunak, desgaitasuneko erreserba txandakoak, % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonendakoak; José Javier Iturralde Rázquin, María Mercedes Usoz Ortiz, Ernesto Zudaire Burgui, Emilio José Fernández Sanz, María Luz Valencia Sainz de Baranda, José Fernández Cuesta, Juan Ramón Esparza Martín, Pablo Alastuey San Miguel, María Idoya Tolosana Bazán, Daniel Guimera García eta Laura Elorz Metauten jaun-andreak, igoera txandakoak; eta José Ignacio Ferrero Moreno, Ruth Ojer Alecha, Fermín Azkona Morentin, Alberto Martín Lorea, Martín Zubiri Lora, Eneko Pascual Calvo, Gorka Izko Leatxe, Alejandro Yanguas Forcada, Rubén Plaza Notario eta Rubén Gutiérrez Lacunza jaun-andreak, txanda irekikoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2007733