173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizial izateko lanpostu bat barne igoerako txanda murriztuan betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Ikusirik 2020ko otsailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdia eman zela argitara, administrari-ofizial izateko lanpostu bat barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Azterturik aurkeztutako eskabideak eta agiriak, eta eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, deialdiaren 3. oinarrian ezarritakoarekin bat onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta 2020ko ekainaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Erreklamazioen epea bukaturik, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Akatsa bazela oharturik otsailaren 13ko deialdiaren iragarkian, non honela baitio: “Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 22an egin bilkura berezian”, eta honela esan beharko bailuke: “Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 29an egin bilkura berezian”,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat:

–Onartuak:

CHIVITE TRINCADO, HORTENSIA

–Baztertuak: inor ez.

2. Izangaiei dei egitea ager daitezen probak egitera, otsailaren 4an, goizeko 9:30ean, udaletxeko 2. solairuan. NANa eraman beharko dute, eta boligrafo urdina.

3. Zuzenketa egitea otsailaren 13ko deialdiaren iragarkian; hala, honela dioen tokian: “Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 22an egin bilkura berezian”, honela esan beharko du: “Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 29an egin bilkura berezian”.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2020ko uztailaren 16an.–Jarduneko alkatea, Casto Alvero González.

Iragarkiaren kodea: L2007634