173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

225E/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia. DDBN identifikazioa: 513503.

Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020rako Planean ezarritako neurriak gauzatzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak uste du ezinbestekoa dela Nafarroa guztian bultzatzea merkataritza jardueren garapen orekatua, honako hauek sustatuz, hurbileko txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko: elkartegintza, enpresa integrazioa, prestakuntza espezializatua eta sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzea.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira portzentaje bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrietan egindako gastuari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, deialdiaren konpromisoei erantzuteko baimendutako gastua hainbanatu eginen da enpresa eskatzaileek aurkezten duten gastu diruz lagungarrien bolumenaren artean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 510.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntzen deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDAK

ZENBATEKOA

830001 83130 4819 431400 Merkataritzako dirulaguntzak. Taldeak sustatu eta kudeatzea (PICMP.L201)

490.000

830001 83130 7709 431400. Merkataritzako dirulaguntzak. Inbertsio berritzaileetarako taldeak (PICMP.L201)

20.000

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

Txikizkako merkatari taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea erregulatzea, sustatzearren sektoreko enpresa txiki eta ertainen (ETEak) enpresa integrazioa eta haien arteko lankidetza. Helburua da bultzatzea hiriko eta hurbileko merkataritzarekin konprometiturik dagoen merkataritza ehun bat.

Txikizkako merkataritza sektorearen lehiakortasuna hobetzea da dirulaguntza honen onura publikoa, laguntza ekonomikoa emanez merkataritza elkarteei hainbat berariazko jarduera egin ditzaten helburu honekin:

–Hurbileko merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko jarduketak bultzatzea, merkatarien elkarteek garatzen dituztenak taldeko estrategiak garatzea posible den udalerrietan eta merkataritza zonetan.

–Txikizkako merkataritzako ETE-en elkartegintza handitzea, indartzearren elkartegintzak lehiakortasunean dituen abantailak.

–Laguntza ematea merkatarien elkarteen kudeaketa profesionalizatzeko, proiektu komunak sortzeko eta hobetzeko elkarteko enpresei eta bezeroei ematen zaien zerbitzua.

–Sustatzea teknologia berriak txertatzea eta erabiltzea, horren bidez hobetzearren txikizkako ETE-en transakzio komertzialak.

–Sustatzea txikizkako merkataritzaren sektoreko langileen gaikuntza hobetu dadila, prestakuntza espezializatuko jarduketen bidez.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko baimendu den kreditua 510.000 eurokoa da, honela banaturik:

PROGRAMA DIRUZ LAGUNGARRIAK

ZENBATEKOA

A) Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak

B) Merkataritzako jarduketen programak

C) Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak

490.000

D) Berrikuntza digitalerako programak, online salmentara bideratuak

20.000

3. oinarria. Jarduketak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta inbertsioak gauzatu beharko dira 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte, biak barne.

2. Diruz lagungarriak diren jarduketen ordainagiriek 2019ko azaroaren 1etik 2020ko azaroaren 10era artekoak izan beharko dute, biak barne.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

1. Onuradun izaten ahalko dira merkatarien elkarteak, merkatarien elkarte mistoak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) eta merkatarien elkarteen batasunak, baldin honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte:

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio-zehapen irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ez egotea sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskabide orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.

2. Eskatzaileek, gainera, berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Inskribaturik egotea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Erregistroan edo Nafarroako beste erregistro ofizial batean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen.

b) Helbidea Nafarroan duten merkatarien elkarteek eta merkatarien elkarte mistoek (betiere irabazi asmorik gabeak) honako hau bete beharko dute:

Eskaera aurkezten den egunean, gutxienez 20 saltoki elkartu izana, kasu hauetan izan ezik (entitate eskatzailearen jarduketa esparruaren arabera):

–5 saltoki elkartu izana, jarduketa esparrua udal azoka bat bada.

–15 saltoki elkartu izana, jarduketa esparrua udalekoa eta hurbilekoa bada (II. eranskinekoak), eta gremioetako elkarteen kasuan ere bai.

Ondorio hauetarako, hauek hartuko dira saltoki elkartutzat: txikizkako merkataritza jardueretan diharduten establezimenduak, titularrak merkatariak dituztenak; hau da, jarduera komertziala egiteko gaitasuna izanik txikizkako merkataritzan ari diren pertsona fisiko edo juridikoak, nor bere izenean eta ohiko lanbide gisa, baldin eta, gainera, dirulaguntza eskatzen duen merkatarien elkarteko kide badira.

Saltoki elkartutzat hartzeko, elkartekide diren saltoki horien titularrek, eskaera aurkezteko datan, alta emanda agertu beharko dute merkataritza establezimendu batean, 641. taldetik 659.era bitarteko (biak barne) eta 661. eta 662. taldeetako jarduera ekonomikoren bateko titular gisa (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz). Ondorio horietarako, bazterturik daude 654. eta 655. taldeak, salbu 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak.

Establezimendu berean, aldi berean, txikizkako merkataritza jarduera bat baino gehiago egiten bada, saltoki elkartu bakartzat hartuko da ondorio hauetarako.

Establezimendu berean, aldi berean, jarduera bat baino gehiago egiten badira eta horietako bat lehenago zehaztutako txikizkako merkataritzakoa bada, establezimendu hori saltokitzat hartuko da baldin eta jarduera nagusia, negozioaren bolumenari dagokionez (salmenten zifra), txikizkako merkataritza jarduera bada.

Ez dira inola ere saltoki elkartutzat hartuko ostalaritzako establezimenduak, tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta halakoak, ez eta zerbitzu pertsonaletarako establezimenduak ere (ile-apaindegiak, apaindegiak, manikurako, estetikako eta beltzarantzeko zentroak, tindategiak, garbitegiak, bidaia agentziak, aseguru agentziak eta abar).

Merkatarien elkarte mistoetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), merkatari diren bazkideek, gutxienez, elkarteko kideen % 35 izan behar dute. Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira arestian aipatutako jarduera ekonomikoen zergaren epigrafeetan alta emanda dauden bazkideak.

c) Merkatarien elkarteen batasunak, helbidea Nafarroan dutenak eta irabazi asmorik gabeak: gutxienez ere 4 merkatari elkartek (mistoak edo ez) osatuta egon beharko dute eta, aldi berean, aurreko b) apartatuan ezarritako beharkizunak beharko dituzte bete.

3. Organo kudeatzaileak egiaztatuko du a) apartatuko berariazko baldintza betetzen den, eta, gainerakoak frogatzeko, 8. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren programa, jarduketa eta kontzeptu motak.

1. Diruz lagungarriak diren programa motak.

Dirulaguntza jaso dezaketen programak honela sailkatzen dira:

a) Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Diruz lagungarriak izanen dira helburu hauek dituzten programak: merkatarien elkarteen, merkatarien elkarte mistoen edo merkatarien elkarteen batasunen antolamenduzko egiturak sendotu eta garatzea, lortzearren sektoreko ETE-en arteko lankidetza enpresariala sendotzea, egitura horien kudeaketa profesionalizatzea, barne funtzionamendua hobetzea eta bazkideei zein bezeroei zerbitzuak emateko gaitasuna indartzea.

b) Merkataritza jarduketarako programak (PAC).

Diruz lagungarriak izanen dira helburu hauek dituzten programak: hiriko eta hurbileko txikizkako merkataritzaren banaketa komertzialaren prozesuak dinamizatzea, bai eta hainbat jarduera eremu edo sektoretako merkataritza bizkortzea ere, horretarako honako hauek baliatuz: komunikazio kanpaina eta ekintza komertzialak, publizitatea, marketin digitala, salmenta sustapenak, aukera-azokak, erakusleihoekin lotutako jarduerak eta kontsumoa bultzatzeko bestelako ekintzak.

Merkataritza jarduketarako programa horiek sustatzen dituzten merkatarien elkarteentzat beharkizun hau izanen da: programa zer eremu edo gremiotan garatuko den, eremu horretan jardun behar dute.

Merkataritza jarduketarako programak, aplikazio esparruaren arabera, honela sailkatzen dira:

b.1) Zonako programak, honela sailkatzen direnak kontuan harturik zer ahalmen duen zona bakoitzak taldeko estrategiak jarraitzeko, zein den jarduketa esparruaren hedadura, zer erakarpen eta eragin duten entitateek egiten dituzten jarduerek, eta zenbat saltoki dauden Nafarroako udalerrietan:

–Eskualdez gaindiko merkataritza zonak: Iruñearen erdialdea.

–Eskualdeko merkataritza zonak: Lizarra, Tafalla, Tutera, Sakana.

–Tarteko eremuak hartzen dituzten merkataritza zonak: Altsasu, Zangoza.

–Udal eremuko eta hurbileko merkataritza zonak: II. eranskinean aipatuak.

Apartatu honetan ezarritako udalerrietan edo hiriguneetan egiten direnak dira diruz lagungarriak diren zonako programak.

b.2) Udal azoketan garatzen diren programak.

b.3) Gremioen programak, merkataritzako jardueraren sektore baterako, Nafarroa osoan.

b.4) Programa sektorialak, Nafarroako merkataritzarako.

c) Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak.

Diruz lagunduko da prestakuntza espezializatuko jarduketak antolatzea eta gauzatzea.

d) Berrikuntza digitalerako programak, online salmentara bideratuak.

Diruz lagungarriak izanen dira helburu hau duten programak: tresna digitalak txertatzea sustatzen eta laguntzen duten programak, ahalbidetzen dutenak enpresarien elkarteetako txikizkako merkataritzako ETE-en lehiakortasuna handitzea merkatuan.

Halaber, zenbait inbertsio diruz lagungarriak izanen dira, helburu badute bezeroen fidelizazio sistemen tresnak diseinatzea, martxan jartzea eta garatzea.

2. Jarduera motak, baldintzak eta gastu diruz lagungarriak.

Jarduera eta kontzeptu hauek jaso dezakete dirulaguntza:

2.1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

a) Bazkide diren ETE-ei zerbitzuak ematea.

a.1) Ohiko zerbitzuak ematea.

Diruz lagungarriak izanen dira enpresa erakundea ohiko egoeran eta era profesionalizatuan kudeatzeko eta administratzeko egiten diren gastuak, helburu dutenak enpresaren egitura sendotzea eta ETE elkartuei emandako zerbitzuak areagotzea, baita beste zeregin batzuk ere, plangintzakoak, antolaketakoak, koordinaziokoak, kudeaketakoak, abian jartzekoak, jarraipenekoak, gauzatzearen kontrola egitekoak nahiz bestelakoak, zerikusia badute merkataritza jarduketarako programetan eta berrikuntza digitaleko programetan sarturiko jarduerekin.

Jarduera hori betetzeko kualifikatuta dauden entitate, enpresa edo profesionalek egin beharko dituzte zeregin horiek, eta ez da horrelako gasturik onartuko, inguruabar hori dokumentu bidez ezin frogatu duten entitate, enpresa edo profesionalek eginak direnean.

Enpresa erakundearen kudeaketan eta administrazioan zeregin hauek sartu behar dira, gutxienez:

–Enpresa erakundearen organoen (zuzendaritza batzordea, batzar nagusiak) bilerak deitzea eta dinamizatzea (ohikoak, bereziak...) eta kasuan kasuko aktak egitea, entitatearen estatutuei jarraikiz.

–Dirulaguntzetarako eskaerak enpresa erakundearen izenean kudeatzea, eta hala badagokio, ETE elkartuen dirulaguntzetarako eskaera partikularrak ere bai.

–Enpresa erakundearen gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen kudeaketa eta kontabilitate arrunta eramatea.

–Kuotak eta derramak kobratzea eta enpresa erakundearen Diruzaintza kudeatzea, ahalmen hori eskuordetua baldin badu.

–Enpresa erakundeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusitik edo bestelako administrazio edo entitate batzuetatik jasotzen dituen komunikazio guztiak kudeatzea, baita erakundeak berak sortutako barne oharrak ere, eta horiek ETE elkartuei jakinaraztea.

–ETE elkartuei informazioa eta aholkularitza ematea merkataritzako araudiari buruz, bezeroen kexa eta erreklamazioei buruz, sektorerako laguntza publikoei buruz, datuak babesteko lege organikoari buruz, saltokiak irekitzeari buruz eta abar.

a.2) Zerbitzu bereziak ematea COVID-19aren ondorioz.

Diruz lagungarriak dira enpresa erakundea kudeatzeko eta administratzeko egiten diren aparteko gastuak, koronabirusaren osasun krisia dela-eta egindakoak, elkarteko ETE-ei zerbitzuak ematea helburu dutenak; besteak beste, honako hauek:

–Aholkularitza eta informazioa ematea aplikatzekoa den araudiari buruz (estatukoa, autonomia erkidegokoa nahiz tokikoa).

–Nafarroako Gobernuko departamentuekin eta toki entitateekin solaskide aritzea, argitzeko nola interpretatzen diren arauak egoera bakoitzean eta elkarteko ETE-en kasu zehatzetan.

–Aipatu arrazoia dela-eta elkarteko ETE-ekin egindako bilerak eta komunikazioak (aurreikusitako bilerak barne).

–Elkarteko saltokiak bertatik bertara bisitatzea (aurreikusitako bisitak barne), aholkularitza emateko.

–Kasua bada, sektorerako protokoloak egitea edo neurriak, gomendioak eta informazio gidak zabaltzea elkarteko saltokien artean.

–Bestelako lanak egitea, hala nola segurtasunerako materiala banatzea elkarteko saltokietan, segurtasun neurriei buruzko berariazko kartelak jartzea, eta abar.

–Elkarteko ETE-ei aholkularitza ematea normaltasun berrirako trantsizioan, konfinamendua arintzeko faseetako bakoitzean.

b) Bezeroei zerbitzuak ematea.

1. Dirulaguntza jaso dezakete bezeroei zenbait zerbitzu emateko xedez egindako kanpoko gastuek, baldin eta helburu badute elkarteko saltokietako bezeroak fidelizatzea, merkataritza zonako bezeroen fluxua areagotzea eta produktuak banatzeko prozesuari balio erantsia ematea. Elkarteak zerbitzua kudeatu besterik ez badu egiten (hots, bitartekari soila bada), kontzeptu hori ez da diruz lagunduko.

Elkarteak eta zerbitzua ematen duen entitateak aldez aurretik kontratu bat izan dezakete, elkarteak bere enpresei zerbitzuak baldintza hobeetan eskaini ahal izateko (elkartu gabeko enpresei eskaintzen zaizkien baldintzekin alderatuta). Hori behar bezala frogatzen bada, eta kontratuan argi gelditzen badira eskaintzaren alderdi guztiak, ulertuko da elkartean egoteak balio erantsia ematen duela, eta, hortaz, kontzeptu hori diruz lagungarria izanen da.

2. Zehazki, honako gastu eta jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

–Merkataritza zonaren irisgarritasuna.

–Bezeroentzako aparkalekua.

–Erosketa etxera eramateko zerbitzuak edo antzekoak.

–Balio erantsia ekartzen duten bestelako zerbitzuak, jarduketak eta prestazioak.

2.2. Merkataritza jarduketarako programak (PAC).

Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

Salmentak sustatzeko jarduketen edo dinamizazioaren kanpainak proiektu baten barnean garatu behar dira, hain zuzen ere kontsumoa pizteko proiektu baten barnean, non erakutsiko baita merkatari elkartuek zuzenean parte hartu dutela.

Horregatik, diruz lagungarriak dira hurbileko txikizkako merkataritzaren jarduera sustatu eta indartzen duten jarduketak egiteko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren gastuak, bai eta hainbat hirigune edo jarduera sektoreren merkataritza bizkortzekoak ere, haien xedea bada merkataritza sustatzeko jarduketa hauek egitea:

a.1) Salmentak sustatzeko kanpaina berariazkoak, berekin dakartenak aldez aurretik bezeroek erosketak egitea, parte hartzen duten dendetan egin ere, baita honelakoak lortzea ere: zuzeneko deskontuak, deskontuetarako txartelak, zuzeneko sariak, opariak, promozio-erregaliak edo zozketetan parte hartzeko txartelak.

a.2) Merkataritzako beste sustapen kanpaina batzuk (hala nola merkataritzaren eguna, erakusleihoen lehiaketak, stock azokak, liburu azokak eta antzekoak). Jarduketa hauen barnean sartuko dira gremioko elkarteek egindako jardunaldiak, azokak edo ekitaldi tematikoak.

a.3) Zuzeneko marketina, bezeroen fidelizazio sistemen bidezkoa, helburu duena harreman komertzialak mantentzea bezero hoberenekin eta estrategiak garatzea bezero errentagarrienei eusteko.

a.4) Informazio, komunikazio eta marketin digitaleko ekintzak.

a.5) Sentsibilizazio kanpainak, agerian jartzen dutenak zein garrantzitsua den hurbileko merkataritza, eta prestigioa ematen diotenak merkatariek jarduera ekonomikoan duten rolari.

b) Elkartegintza sustatzea.

Diruz laguntzen ahalko dira enpresen egitura hedatu eta sustatzeko gastuak, baldin eta haiek zabaltzea eta elkartekide berriak egitea badute xede, baita haien protagonismoa indartu edo beren tamaina eta ordezkagarritasuna handitzeko helburu hori duten kanpaina berariazkoak egiteko behar diren gastuak ere, salbu eta gastu horiek jardunaldi teknikoari edo prestakuntza ikastaroei badagozkie.

2.3. Prestakuntza jardueren antolaketa.

Diruz lagunduko da honako hauek antolatzea: prestakuntza espezializatuko ikastaroak, jardunaldi teknikoak, biltzarrak edo mintegi monografikoak, sakon aztertzen dituztenak txikizkako merkataritzaren sektorean interes berezia duten gaiak, edo banaketa komertzialaren funtsezko alderdiak lantzen dituztenak.

2.4. Berrikuntza digitalerako programak, online salmentara bideratuak.

Diruz laguntzen ahalko dira zenbait inbertsio, helburu dutenak online salmentarako plataformak (market place) ezartzeko tresna informatikoak diseinatzea, garatzea eta martxan jartzea, baldin eta merkatarien elkarteen batasunek sustatzen badituzte edo 5 elkartek baino gehiagok baterako eskaera aurkezten badute.

Beste zenbait inbertsio ere diruz lagungarriak izanen dira, helburu badute bezeroen fidelizazio sistemak txertatzeko tresna informatikoak diseinatzea, garatzea eta martxan jartzea.

6. oinarria. Gastu eta inbertsio diruz lagungarriak eta jarduketen betebeharrak.

1. Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:

–Publizitate berariazkoa eta publizitate materiala egitea, zabaltzea eta banatzea (merkataritza dinamizatzeko edo sentsibilizatzeko helburua dutenak eta arestian ezarritako jarduketei dagozkienak), bakar-bakarrik entitate eskatzaileak antolatzen dituenean jarduketa horiek. Ez da onartuko publizitate finkoa sartzea edozein euskarritan, baldin entitatearen izena eta logoa bakarrik agertzen badira, aipatu egin behar baitira merkataritza dinamizatzeko jarduketa eta kanpaina zehatzak eta jarduketa eremu bakoitzean entitateak egiten duen sustapen generikoa ere.

–Langileria gastuak: Onartuko dira langile espezifikoak kontratatzeko gastuak, baldin eta horiek beharrezkoak badira jarduketa hauek garatzeko lanetako batean:

–Elkarteko ETE-ei zerbitzuak ematea.

–Bezeroei zerbitzuak ematea.

–Aholkularitza teknikoa eta merkataritzakoa.

–Merkataritza dinamizatzea.

–Elkartegintza sustatzea.

Langileria gastu horiek guztiak sailkatzean, diruz lagungarria den jarduera mota honetan sartuko dira: “Elkarteko ETE-ei zerbitzuak ematea”.

–Zuzeneko marketina, fidelizazio sistemen bidezkoa: Diruz lagungarriak dira puntuak trukatuz edo zozketen bidez ematen diren sariak, sistemako txartelak ematea eta sistema horien bezeroekin egiten diren komunikazio eta marketin ekintzak.

–Informazio eta komunikazio ekintzak: Diruz lagungarriak dira entitate eskatzaileak sustatzen dituen argitalpenak diseinatu, prestatu eta banatzeko gastuak, hala nola buletinak, aldizkariak, kartelak eta dibulgazioko beste edozein material antzeko edo iragarki tarteak argitalpen edo komunikabideetan, bezeroei zuzendurikoak, helburu dutenak entitate eskatzaileak hiri-merkataritza sustatzea. Ez dira onartuko barne aldizkariak edo antzekoak, ezta elkarteko enpresen arteko komunikaziorako buletinak ere.

–Marketin digitala: Honako ekintza hauen ondoriozko gastuek jaso dezakete dirulaguntza: online publizitatea, sare sozialak, telefonia mugikorra edo komunikaziorako tresna digitalak.

–Animazio komertziala: Diruz lagungarriak dira merkataritza dinamizatzeko jarduketak garatzeko behar den animazio komertzialaren gastuak –a1) eta a2) apartatuetan ezarritako jarduketak–, baldin eta jarduketak salmenta orduetan egiten badira, merkataritzarako kale, gune edo zonetan betiere.

–Animazio komertzialak hura osatu eta indartzen duen jarduera izan behar du, merkataritza sustatzeko berariazko kanpaina baten barrenean, eta ez dira diruz lagungarriak funtsean horrelako jarduerak edo haiek bakarrik kontuan dituzten merkataritza sustatzeko kanpainak.

–Merkataritza dinamizatzeko jarduerei dagozkien zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen-erregaliak, edo deskontu-txartelak –a1) eta a3) apartatuetan ezarritako merkataritza dinamizatzeko jarduketei dagozkienak–, eta erakusleihoak atontzeko lehiaketei dagozkien sariak. Azken kasu horretan, ez dira onartzen saltoki irabazleentzako sariak, baizik eta saltoki irabazleak hautatzeko prozesuan parte hartu duten pertsonek lortutakoak.

–Market place-en gaineko sustapen, publizitate, zabalkunde eta sentsibilizazio kanpainen gastuak.

–Prestakuntza espezializatuaren gastuak (prestakuntza presentziala eta online). Hauek dira gastu diruz lagungarriak:

  • Irakasleen, prestatzaileen eta hizlarien ordainsariak.
  • Koordinatzaileen ordainsariak, online prestakuntzaren kasuan.
  • Irakasleen joan-etorriak, ostatua eta mantenua.
  • Jardueraren sustapena, publizitatea eta kanpo hedapena.
  • Prestakuntza ekintzetan erabiltzen diren ondasun kontsumigarriak.
  • Jardueretan erabiltzen diren ikasmaterialak eta bestelako materialak editatu edo erostea.
  • Ikasgelak alokatzea (fisikoak nahiz birtualak), baita tailerrak edo antzeko instalazioak ere, prestakuntzan erabiltzen badira. Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala xehakatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

2. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Entitate eskatzailearen funtzionamendurako eta mantentze lanetako gastu arruntak.

–Diruz lagungarriak diren jarduerei osorik zuzenean egotzi ezin zaien bulegoko materiala.

–Higiezinen ekipamendua, eta ekipamendu informatikoa eskuratzea.

––Langileentzako kalte-ordainak, dieta, mantenu edo garraio gastuetarako, salbu prestakuntza programetan jasotakoak.

–Higiezinak eta lokalak errentan hartzeko gastuak, salbu eta prestakuntza jardueretarako onarturikoak.

–Webguneen sorrera eta haien mantentze lanak, domeinua edo hosting-a berritzea...

–Edozein programa edo aplikazio informatiko mantentzeko lanak, sare sozialen edo bezeroak fidelizatzeko programen kudeaketa gastuak, etab.

–Dastaketei dagozkien gastuak, salbu eta merkataritza sustatzeko berariazko kanpainen sariei dagozkienean (zonako programak), edo gremioko ekitaldi bat gauzatzeko egindako jarduketen kasuan. Ez da inola ere dirulaguntzarik emanen gastu mota hori besterik ez duten kanpainetarako.

–Dinamizazio edo sustapen kanpainei edo beste edozein jarduketari dagozkien gastuak, baldin eta haien helburu bakarra bada jarduera ludiko edo turistikoei edo antzekoei sostengua edo laguntza ekonomikoa ematea (ekarpena dirutan, gauzatan, erosketa-txarteletan edo antzeko jarduketetan), jarduera komertziala zuzenean sustatu gabe, eta elkartutako denden zuzeneko parte hartzerik gabe.

–Balio erantsiaren gaineko zergak eta jokoaren gaineko zerga tasak jaso dezakete dirulaguntza, baldin eta entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu ezin baditu eta berarentzat kostu erreala badira. Entitateak hainbanatze arauaren mende badaude, kostua oinarrituko da dirulaguntza eman aurretik amaitutako azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketan. Entitate eskatzaileak hainbanaketa hori frogatu beharko du.

3. Inbertsio diruz lagungarriak dira berrikuntza digitalerako programei dagozkienak, eta, zehazki, honako hauek:

Online salmentarako edo bezeroen fidelizaziorako plataformak diseinatzea, teknologikoki garatzea, sortzea, ezartzea eta martxan jartzea.

4. Gainerako inbertsioak ez dira diruz lagungarriak, hala nola ekipamendu inbentariagarria, altzariak, egitura eramangarriak, megafoniako elementuak eta abar erostea, edo beste edozein gastu, kontabilitatean inbertsio gisa sailkatzen bada.

5. Jarduera diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak:

5.1. Dirulaguntza eskatzen duen entitateak antolatu eta sustatu behar ditu merkataritza dinamizatzeko jarduketa guztiak, eta horietan sartzeko aukera izan behar dute elkartekoak ez izanik ere jarduketa eremuan dauden dendek. Nolanahi ere, entitate antolatzaileak baldintza desberdinak jar ditzake batzuek eta besteek parte hartzeko.

–Ez dira onartuko merkataritza dinamizatzeko gastuak baldin eta beste administrazio publiko edo toki entitate batzuek antolatu eta sustatuak badira.

–Salbuespenez, onartu litezke merkataritza animatzeko jarduketetan parte hartzeagatik entitate eskatzaileak egindako gastuak, nahiz eta jarduketa horiek aurretik aipatutakoak ez diren beste entitate batzuek antolatu eta sustatu, baina, horretarako, ezinbestekoa da jarduketa horiek kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea, edo merkataritza-ardatz nagusietan eginak izatea eta merkataritza jarduera bat sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan.

5.2. Salmentak sustatzeko kanpaina berariazkoak:

–Gehienbat txikizkako eta hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzeko helburua izanen dute, baita bezero eta kontsumitzaileen fideltasuna sendotzekoa ere.

–Haietan parte hartzeko oinarri edo baldintzak aurkeztu behar dira, baita erakusleihoak atontzeko lehiaketetan edo antzeko kasuetan ere.

–Sustapen-opari gisako poltsen banaketa onartzen da, baina baldintza batekin: poltsak biodegradagarriak edo berriz erabiltzeko modukoak izatea, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko apirilaren 29an emandako 2015/720 Zuzentarauaren araberakoak (zuzentarau horrek 94/62/EE Zuzentaraua aldatu zuen plastikozko poltsen kontsumoaren murrizketari dagokionez).

–Ez dira entitate eskatzailearen jarduketak onartuko baldin eta horiek lankidetza edo babes lan hutsa edo bigarren mailako laguntza jarduera badira.

–Enpresarien elkarte mistoen kasuan, merkataritza dinamizatzen duten jarduketak bideratu behar dira elkarteko kide diren enpresa guztiak sustatzera, eta ez da merkataritza dinamizatzeko jarduketa bakar bat onartuko, baldin txikizkako merkataritzako enpresak ez diren bazkideentzat soilik egiten bada.

5.3. Merkataritza sustatzeko kanpainaren xede baldin bada zuzeneko deskontuak aplikatzea banku entitateen txartelekin ordaintzen duten bezeroei, horrelako kanpainak onargarriak izanen dira baldin eta ez bazaizkie bakar-bakarrik aplikatzen finantza erakunde bakar batek luzaturiko txartelei; hots, beste banku entitate batzuetako txartela duten bezeroek ere parte hartzen ahalko dute. Erakunde bakar batek luzaturiko txartelen kanpainak onartuko dira soilik baldin eta Nafarroako merkataritza txartelaren erabilera esklusiboa xede badute.

–Publizitate helburua duten zozketak dituzten merkataritza sustatzeko kanpaina berariazkoen gastuak onartzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira, abenduaren 28ko 27/2016 Foru Legean ezarritakoaren arabera (haren bidez arautu ziren Jokoaren gaineko Tributuak Nafarroako Foru Komunitatean):

  • Zerga-oinarria 1.800 eurotik gorakoa bada: Nafarroako Zerga Ogasunean (Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala) aurkeztutako eskaeraren kopia, jokoaren gaineko zerga tasa likida dadila eskatzeko, eta, gainera, egoki den ordainketa-gutuna.
  • Zerga-oinarria gehienez 1.800 eurokoa bada: Nafarroako Zerga Ogasunean (Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala) aurkeztutako eskaeraren kopia, tasa horren salbuespena eskatzeko.

5.4. Nafarroako Gobernuaren logo ofiziala agertu beharko da diruz lagungarriak diren jarduketek sortzen dituzten publizitate eta marketin euskarrietan, poltsa, kamiseta, kartel, argitalpen, iragarki, ikastaroetako gai zerrenda, material didaktiko eta abarretan, honako aipamen honekin batera: “Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa”. Marka aplikatzeko, kasu eginen zaio ondorio horretarako emanen den erabilera-eskuliburuan adierazitakoari. Hala ere, marka hori ezin izanen da jarri aldez aurretik Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak baimenik ematen ez badu. Baimen hori eskatzeko, laguntzaren fitxan horretarako egonen den esteka erabiliko da.

–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik egindako publizitate-euskarrietan edo materialetan, betetzat jotzen ahalko da publizitatearen beharkizuna baldin eta Nafarroako Gobernuaren logoa jarri bada saltokiaren markaren ordez, edo beste edozein modutara aipatzen bada jarduketa hori Nafarroako Gobernuak diruz lagundu duela.

–Irrati-iragarki, marketin digitaleko eta sare sozialetako jarduketa eta abarretan agertu beharko du “Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa” aipamenak.

Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela jartzea, eta espresuki aipatu beharko da Nafarroako Gobernuak jarduketa hori diruz laguntzen duela.

–Market place edo fidelizazio sistemetan egiten diren inbertsioen kasuan, plataforma digitalean honako aipamen hau jarri beharko da: “Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa”. Aipamena hiru urtez mantenduko da, plataforma martxan jartzen den egunetik hasita.

–Informazio eta komunikazio ekintzen kasuan, ez dira onartuko entitate eskatzailearen logoa edozein sustapen materialetan sartu besterik egiten ez duten publizitate gastuak, edo iragarkiaren edukiak zuzeneko loturarik ez duenean merkataritza dinamizatzeko berariazko kanpaina batekin edo entitate eskatzailearen jarduketa eremutik hurbileko hiri-merkataritzaren sustapenarekin. Ez da inongo kasutan onartuko hesi finkoetako publizitatea, ez eta antzeko egitura eta euskarrietakoa ere.

–Merkataritza sustatzeko, prestakuntzako eta komunikazioko ekintzetan, bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak direla generoko estereotipoak gainditzeko. Bestetik, testuak idaztean zainduko da hizkera inklusiboa erabiltzen dela.

5.5. Jardunaldi teknikoak, biltzarrak edo mintegi monografikoak gutxienez 4 ordukoak izanen dira.

5.6. Prestakuntza espezializatuko ikastaroek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Haien edukia txikizkako merkataritza enpresen kudeaketari edo sektoreko profesionalen espezializazioari lotuta egonen da berariaz, eta bultzatu behar du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esparruan ematen den lanerako eta etengabeko prestakuntzaren osagarria den prestakuntza.

–Ez dira onartuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza eskaintzaren parte diren edo izan diren ikastaroak, ezta enpresaburuen oinarrizko prestakuntzaren gai edo alderdiei buruzko ikastaroak ere, edozein enpresa jardueratan ematen baitira. Hori horrela dela ofizioz kontsultatuko du deialdia kudeatzen duen organoak.

–Jardunean dauden 8 langilek, gutxienez, parte hartu behar dute, eta txikizkako merkataritza sektoreko merkatari edo besteren konturako langileak izan.

–Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izanen da, gutxienez.

–Salbuespenez, parte-hartzaile gutxiagoko eta/edo iraupen laburragoko ikastaroak onartzen ahalko dira, gutxieneko kopuru horietara iristea galarazten duten arrazoi objektiboak daudenean. Arrazoi horiek eskaeran zehaztu eta azaldu beharko dira eta, betiere, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak onartu beharko ditu.

–Prestakuntza espezializatuko ikastaroek eta jardunaldi teknikoek irekiak izan behar dute, hau da, prestakuntza ekintzak sustatzen dituen entitate eskatzailearen bazkideez gain, txikizkako merkataritzako sektoreko langileek ere parte hartzen ahalko dute, baldin entitate eskatzailearen jarduketa esparruko saltokietan jardunean badaude eta gaietan interesa badute.

Nolanahi ere, prestakuntza jarduerak antolatzen dituen entitate eskatzaileak parte hartzeko baldintza ezberdinak jartzen ahalko ditu parte-hartzaile motaren arabera. Jarduera irekia dela frogatu beharko da jarduketaren justifikazio memorian.

7. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, jarraian adierazten diren portzentajeak aplikatuko dira diruz lagungarriak diren gastu eta inbertsioen gainean, deialdian ezarritako jardueretako bakoitzean.

1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Diruz lagundu daitekeen jarduera bakoitzerako, hauek dira dirulaguntzaren portzentajeak eta gehieneko dirulaguntzak:

1.a) Elkarteetako ETE-ei zerbitzuak emateko laguntza:

MERKATARIEN ELKARTEAK: ELKARTEKO ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN KOPURUAREN ARABERA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

20 arte

60 / 70

4.500

21 - 40 artean

5.000

41 - 60 artean

5.500

61 - 80 artean

6.000

80 baino gehiago

6.500

MERKATARIEN ELKARTEEN BATASUNAK: JARDUKETA EREMUAREN ARABERA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Jarduketa eremua, eskualdea

60 / 70

10.000

Jarduketa eremua, Nafarroa osoa

15.000

Entitate eskatzaileek justifikatzen badute beren elkarteko enpresei aparteko zerbitzuak eman zaizkiela COVID-19aren ondorioz, 5. oinarriaren a.2) apartatuan adierazi bezala, dirulaguntzaren % 70 aplikatuko zaie; bestela, % 60 aplikatuko zaie.

Kontzeptu honetarako lortutako eta ordaindutako gehieneko dirulaguntza ez da izanen merkataritza dinamizatzeko kanpainetarako eman eta ordainduko den dirulaguntzaren % 70 baino handiagoa.

1.b) Bezeroei zerbitzuak emateko laguntza teknikoa:

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Merkatarien elkarte mistoak eta gremiokoak

70

7.000

Merkatarien elkarteen batasunak, eskualdean jarduteko

70

7.000

Merkatarien elkarteen batasunak, Nafarroa osoan jarduteko

70

9.000

1.b) motako jarduketak egiteko gastu diruz lagungarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da zer alde dagoen fakturaturiko gastuen eta jarduera horrek sorturiko diru-sarreren artean (derramak, kuotak, publizitatea, babesletzak...). Aipatu alde horri % 70eko portzentajea aplikatuko zaio, kalkulatzeko zein izanen den dirulaguntzaren zenbatekoa, ezarritako mugen barnean.

2. Merkataritza jarduketarako programak (PAC).

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza honako hau da, entitate eskatzailea eta haren jarduketa-eremuaren arabera betiere:

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Eskualdez gaindiko merkatarien elkarteak

70

67.500

Eskualdeko merkatarien elkarteak

45.000

Tarteko eremuak hartzen dituzten merkatarien elkarteak

31.500

Udalerriko eta hurbileko merkatarien elkarteak (deialdiaren II. eranskineko zerrendan ageri dira)

15.000

Udal azoketako merkatarien elkarteak

27.000

Gremioko merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik beherakoak

15.000

Gremioko merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik gorakoak

30.000

Eskualdeko merkatarien elkarteen batasunak

70

45.000

Nafarroako merkatarien elkarteen batasunak

75.000

Kasu berezi batzuetan bereziki, hauek dira dirulaguntzaren portzentajeak:

KASU ESPEZIFIKOAK

DIRULAGUNTZA (%)

Merkatarien bi elkartek edo gehiagok merkataritza sustatzeko elkarrekin antolatu eta egindako berariazko kanpainen kasuan.

75

Merkataritza dinamizatzeko balio duten zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen-erregaliak edo deskontu-txartelak (a1 apartatua), erakusleihoak atontzeko lehiaketen sariak (a2 apartatua) edo fidelizazio sistemetan aplikatutako deskontuak (a3 apartatua)

60

Gremioko elkarteen saltokietatik kanpo egiten diren azokak, lehiaketak eta ekitaldiak, hala nola stock azokak.

50

Gehieneko dirulaguntza ekitaldi bakoitzeko: 8.000

Merkataritza animatzeko jarduketetan parte hartzeagatiko gastuak, baldintza hauek betetzen direnean: jarduketak ez izatea entitate eskatzaileak edo administrazio publiko edo toki entitateek antolatuak; kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea; merkataritza-ardatz nagusietan eginak izatea, eta merkataritza jarduera bat sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan.

25

Kanpainetako bakoitzean, jarraian aipatzen diren elementuei dagokien gehieneko gastu diruz lagungarria ezin da izan kanpaina horretako guztizko gastu diruz lagungarrien % 60 baino handiagoa: merkataritza dinamizatzeko balio duten zuzeneko sari, deskontu, zozketa, opari, sustapen-erregalu, zozketa edo deskontu-txartelak, baita erakusleihoak atontzeko lehiaketen sariak edo fidelizazio sistemak ere.

b) Elkartegintza sustatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza honako hau da, entitate eskatzailea zein motatakoa den:

ENTITATE ESKATZAILE MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Merkatarien elkarte mistoak eta gremiokoak

70

3.000

Merkatarien elkarteen batasunak

70

5.000

3. Prestakuntza jarduerak antolatzea:

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza honako hau da:

JARDUKETA MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA JARDUERA BAKOITZEKO

Jardunaldi teknikoa, biltzarra edo mintegi monografikoa

70

3.000

Prestakuntza espezializatuko ikastaroak

4.000

4. Berrikuntza digitalerako programak, online salmentara bideratuak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza honako hau da:

GASTU MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Inbertsioak

80

20.000

Komunikazio gastuak eta sustapenekoak

70

Gehieneko dirulaguntza kalkulatzearen ondorioetarako, merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzeko ezarritako mugen barnean sartuko da.

8. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania (hemendik aitzina, laguntzaren fitxa). Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela ulertuko da.

3. Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakia erabiliz eginen dira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

4. Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Eskaneatuta aurkeztu behar dira, behar bezala identifikatuta eta bereizita. Agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.1. Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide ereduak honako adierazpen hauek ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko 4.1 oinarrian eskatutako baldintza orokorrak betetzen direla.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta de minimis laguntzei buruzkoa (13. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien BEZaren gainekoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

d) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Ekonomia eta Ogasun Departamentura zuzendua (Diruzaintza Atala), soilik bete behar dena entitate eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen dituenean laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

e) Nortasuna egiaztatzen duten agiriak: merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen deialdira lehen aldiz aurkezten diren entitateen kasuan, beren nortasuna frogatu beharko dute, gaurkotutako estatutuen kopia aurkeztuz.

f) Akta liburuaren kopia, behar bezala sinatua edo eginbidetua, non adieraziko baita batzarrak edo organo baliokideak honako dokumentu hauek onetsi dituela:

–Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.

–Kasuan kasuko ekitaldiko aurrekontua.

–Dirulaguntzaren xede den jarduketen plana.

g) Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.

h) Aurtengo aurrekontua.

i) Bazkide bakoitzeko kuota.

j) Berariazko baldintzak betetzen direla frogatzeko, entitate eskatzailea nolakoa den, honako hau aurkeztuko da:

–Merkatarien elkarteen kasuan (mistoak edo ez): eskaera aurkezteko datan elkartean dauden enpresa txiki eta ertain guztien zerrenda gaurkotua, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafearen arabera ordenatuak.

–Merkatarien elkarteen batasunen kasuan: batasuna osatzen duten elkarte guztien zerrenda gaurkotua (eskaera aurkezten den egunean), elkarte motaren arabera ordenatuak (gremiokoa edo zonakoa).

Aipatu zerrendak laguntzaren fitxan eskuratzen ahal diren ereduen arabera aurkeztuko dira.

4.2. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

4.2.1. Merkataritza-egiturak sustatzeko programetarako:

a) Bazkide diren ETE-ei ohiko zerbitzuak emateko laguntzarako eskatzen bada dirulaguntza.

–Enpresak berak edo entitate eskatzaileak kontratatutako profesional batek egindako edo egin asmo diren jarduera guztien deskripzio-memoria, 5.2.1.a) oinarrian adierazitako zereginei dagokienez; informazioa emanen da aipatu zerrendan ageri diren baina egin ez diren jarduerei buruz, edo zerrendan jaso ez diren baina gauzatu diren jarduerei buruz, baldin eta balio erantsia ekartzen badiete erakundearen kudeaketa eta administrazio zereginei.

–Zerbitzua ematen duen enpresaren edo profesionalaren identifikazioa.

–Kontratazio horren kostua dirulaguntza duen aldirako (deialdian ezarritakoa).

–Entitate eskatzailearen eta lan horiek egiteko kontratatutako langile berariazkoen arteko kontratuen, fakturen eta aurrekontuen kopiak.

–Lan horiek nork bere langileekin edo kudeatzailearekin egiten baditu, erantzukizunpeko adierazpena, lanaldiaren zer portzentaje den eta lan horiek dakarten gastua zehazten dituena.

b) Dirulaguntza eskatzen bada COVID-19a dela-eta emandako aparteko zerbitzuengatik, memoria xehatu bat aurkeztuko da, adieraziz zer saltokiri eman zaien laguntza, ETE-ei emandako erantzunen kopia, egindako bilkurak, bisitak, etab., baita plangintzan aurreikusi diren jarduketa eta zerbitzuak, ETE-ei ematekoak dirulaguntzaren aldian eta arazo honekin zerikusia dutenak.

4.2.2. Merkataritza jarduketarako programetarako (PAC):

–Merkataritza jarduketarako programaren jarduketa plana, non deskripzio memoria bat izanen baita, honako hauei buruz: diruz lagun daitezkeen gastuen aldian egin diren eta egitekoak diren jarduera guztiak, haien egoera, egutegia eta kostua eta aurreikusita dagoen finantzazioa, programan diruz lagun daitekeen gastu bakoitzeko.

–Zerrenda bat, merkataritza jarduketarako programaren jarduketa planean aurreikusita dauden jarduera guztien laburpena jasotzen duena; deialdiaren fitxan dagoen ereduari jarraikiz aurkeztuko da.

a) Merkataritza sustatzeko jarduera eta kanpaina berariazko bakoitzerako, bai egindakoetarako bai aurreikusietarako, dirulaguntza eskaeraren xede badira eta entitate eskatzaileak antolatu eta sustatu baditu, memoria xehakatu bat aurkeztuko da, eta honako atal hauei buruzko informazioa izanen du:

–Jardueraren izena.

–Jardueraren deskribapena.

–Jardueraren helburuak.

–Jarduera gauzatzeko datak eta zer egoeratan dagoen.

–Gastuen deskribapen xehakatua.

–Diru-sarreren deskribapen xehakatua.

–Kanpainak elkarrekin antolatzea eta garatzea: jarduketak zenbait merkatari elkarteren artean batera egitekoak badira edo egin badira, horren berri eman beharko da, eta argi zehaztuko da zer lan eginen edo egin dituen elkarte bakoitzak, eta zer gastu eta diru-sarrera izanen diren kanpainaren ondorioz, eta, bestetik, haietatik zer parte dagokion elkarte bakoitzari.

4.2.3. Prestakuntza jarduerak antolatzeko.

a) Laguntzaren xedeko prestakuntza plana, honako hauek adierazita: gastu diruz lagungarrien aldian egin diren eta egitekoak diren prestakuntza jarduera guztien laburpena, jardueren gauzatze egoera, egutegia, jarduera bakoitzaren gastu eta diru-sarrerak, eta prestakuntza plan osoaren gastu eta diru-sarrerak.

b) Memoria xehakatu bat egindako edo aurreikusitako prestakuntza jarduera bakoitzeko, non atal hauek izanen baitira:

–Prestakuntza ekintzaren izena.

–Programa, deskribapena, edukiak eta helburuak.

–Iraupena.

–Bertaratutako kideen kopurua.

–Irakasleak, hizlariak eta koordinatzaileak, eta haien lanbide kualifikazioa.

–Jarduera gauzatzeko behar diren baliabide materialak edo tresna teknologikoak.

–Gastuen deskribapen xehakatua.

–Diru-sarreren deskribapen xehakatua.

4.2.4. Online salmentara bideraturiko berrikuntza digitaleko programetarako (market place eta fidelizazio sistemak).

–Proiektuaren memoria, hartan zehaztuta zer helburu lortu nahi diren, zer partaidetza duen, zenbat saltoki dauden jadanik atxikita, zein den irismena, eta nolakoa izanen den kudeaketa aurrerantzean.

–Aurrekontu xehatua, diru-sarrerak eta gastuak zehatz-mehatz deskribatuta.

–Epe labur eta ertainean jarduteko kronograma, eta finantzaketa koadroa.

4.3. Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada, obra gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo-ondasunak hornitzeko edo enpresek aholkularitzako nahiz laguntza teknikoko zerbitzuak emateko kasuetan, eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez, eskabide orriko “Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa” atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

5. Eskaerak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

9. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak (Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua) eskaerak ebaluatuko ditu, eta, hurrengo puntuan adierazitakoari jarraikiz, organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko kudeaketa organoa.

2. Azkenean onartzen diren eskaerei dagokien dirulaguntza honela emanen da:

a) Jarduera diruz lagungarriei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da 7. oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoen eta portzentajeen arabera.

b) Aurrekontuan erabilgarri dagoen diru kopurua txikiagoa bada aurreko puntuan zehaztutakoaren ondoriozko dirulaguntzen batura baino, deialdiaren konpromisoak betetzeko baimendutako gastua hainbanatu eginen da diruz lagungarritzat jotzen den gastuaren edo inbertsioaren bolumenaren artean (entitate eskatzaileek aurkeztua).

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenak honako hau jasoko du, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, jarduketa bakoitzeko, eta laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, ulertzen ahalko da eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Jarduketen justifikazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Egindako jardueren justifikazioa epe hauetan aurkeztuko da:

a) 2019ko azaroaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra bitartean gauzaturiko, ordaindutako eta osorik bukatutako jardueretarako, justifikazioa 2020ko abuztuaren 31n aurkeztuko da beranduenez, edo hamar egun balioduneko epean, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita, aipatu egunetik aurrera jakinarazten bada.

b) 2020ko ekainaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte egindako jardueretarako, 2020ko azaroaren 10a izanen da azken eguna justifikazioa aurkezteko (egun hori barne).

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da, 8.2 oinarri arautzailean adierazitako moduan, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Azken memoria, egindako jarduera guztiak zehatz-mehatz deskribatzen dituena.

Elkarteko lehendakariak edo idazkariak sinatu behar ditu gauzatze memoriak; hark balioztatuko ditu eta ontzat emanen ditu egindako jarduketak.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, fakturak dataren arabera ordenatuta eta zenbakituta, eta datu hauek adierazita: fakturatutako gastuaren kontzeptua, hornitzailearen identifikazioa eta IFZ edo IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta ordaintzeko eguna eta modua, zerbitzuen katalogoko fitxan eskura dagoen ereduari jarraituz.

c) Egindako gastuei eta inbertsioei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren entitate onuradunaren izenean jaulki beharko dira; ondorio horietarako, ordainagiriak ez dira onartuko.

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

Ordainketa egiteko, banku bidezko transferentzia, bankuaren ordainagiria, entitate onuradunaren kreditu edo zordunketa txartela, txeke izenduna edo zor-agiria erabiliko dira, eta dirulaguntzaren onuradun den entitateak banku kontuaren titularra izan beharko du ordainketak egiten diren eguna baino lehen. Faktura bakoitza bere ordainketa-agiriari lotua egonen da, eta faktura guztiek behar bezala ordenatuak egon beharko dute.

Eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta hornitzaileak sinatu eta zigilatutako hartu-agiri bat aurkezten badu entitate onuradunak, non fakturaren zenbakia, ordainketa eta data zehaztuko baitira (sinaduraren azpian, sinatzailearen izena eta nortasun agiri nazionalaren zenbakia jarriko dira), edo hornitzailearen banku-kontu batean egindako eskudiruzko sarrera justifikatzen bada.

Eragiketaren batean parte hartzen duten alderdietako bat enpresaburu edo profesional gisa ari bada eta hango gastuak eskudirutan ordaindu badira, gastu horiek ez dira inoiz kontuan hartuko 2.500 eurokoak edo hortik gorakoak badira, edo balio bera badute atzerriko moneta batean, urriaren 29ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz (lege hori Tributu eta aurrekontu arloko araudia aldatzeari eta iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko jarduketak indartzeko araudi finantzarioa egokitzeari buruzkoa da).

e) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: dirulaguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa adierazi behar dira; funts berekiak, bestelako baliabideak, derramak, kuotak, kuoten itzulketak, parte hartzen duten elkartekideei egotzitako funtsak, bestelako dirulaguntzak edo diruz lagundutako jarduketak edo babesletzek sortutako diru-sarrerak izan daitezke. Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

f) Merkataritza jarduketarako programako ekintzak (PAC) justifikatzeko kasuan.

Merkataritza sustatzeko berariazko kanpainak:

–Erosketak egiten edo zerbitzuak kontratatzen bazaizkie elkartutako saltokiei, horiek emandako fakturetan zehazki adierazi beharko da zer kanpainari dagozkion eta erositako produktuen edo kontratatutako zerbitzuen xehetasuna.

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen, publizitate eta komunikazio material guztien kopia bat: iragarkiak, irratiko iragarkiak, web-orrietan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat.

–Publizitatea helburu duten zozketak dituzten kanpainetan, baldin zerga-oinarria 1.800 eurotik gorakoa bada: jokoaren gaineko zerga tasa likidatzeko eskaeraren kopia, baita tasa horren ordainketa-gutunaren kopia ere.

–Publizitate helburua duten zozketak dituzten kanpainetan, baldin zerga-oinarria 1.800 eurotik beherakoa bada: jokoaren gaineko tasa ordaintzetik salbuesteko eskaeraren kopia.

–Diruz lagungarriak diren kontzeptuei dagozkien zerbitzuak ez dituenean zuzenean kontratatu entitate eskatzaileak berak, baizik eta agentzia antolatzaile baten bitartez kontratatu baditu, agentzia horrek kontzeptu horiengatik jasotako fakturak eta ordainketaren frogagiriak.

–Fidelizazio sistemen bidez egindako sustapen kanpainen kasuan, sistema ustiatzeari buruzko txostena, honako hauek adierazita justifikazio aldiari dagokionez: sistemari atxikitako saltokien kopurua, bezero kopurua, egindako eragiketen kopurua, salmenten zifra, egindako sustapenak, trukatutako puntuak, eta abar; gainera, aurkeztu den azken justifikazio aldiarekin konparatuko da.

–Entitate onuradunak sustatutako argitalpenak (aldizkariak, informazio-buletinak, saltokien planoak eta abar) prestatu diren kasuan, ale bat aurkeztuko da argitalpen bakoitzeko.

–Idatzizko hedabideetan egiten diren publizitate-iragarkietan, azalaren eta argitaratutako iragarkiaren kopia aurkeztuko dira.

–Informazio, komunikazio eta marketin digitaleko ekintzarik egiten bada, horretarako diseinatutako komunikazio eta publizitate planaren kopia bat, baita baliabideen planarena, pantaila-argazkiena eta abarrena ere.

g) Jarduketaren bat justifikatzen bada laguntza teknikoaren kontzeptuan, elkarteko enpresei zerbitzuak emateagatik ohiko jarduerei nahiz apartekoei (COVID-19a dela eta) dagokienez:

–Egindako bileren laburpena, bileren datak eta dirulaguntzaren aldian egindako kudeaketa eta administrazio lanak justifikatzeko memoria, bereizirik adierazita ohiko jarduerak eta apartekoak.

–Egindako bileren akten kopia, bazkideei bidalitako komunikazioak, barneko buletinak, aholkularitza eskaini zaien bazkideen kopuruaren adierazleak eta abar (ohiko jarduketei nahiz apartekoei dagozkienak).

h) Jarduketaren bat justifikatzen bada bezeroei zerbitzuak emateagatik:

–Parte hartu duten saltokien zerrenda eta aurkezturiko gastuaren zenbatekoa, merkatariei egozten zaiena jarduketa hori dela eta.

–Merkataritza zonaren irisgarritasuna:

  • zerrenda xehatua, besteak beste honako datu hauek jasoko dituena: zerbitzua ematen duen enpresa (saltokietarako zerbitzua soilik), bezeroak merkataritza zonara eramateagatik egunero jaulkitzen diren tiketak, ibilbideak eta maiztasuna.
  • Denda bakoitzak hilean trukatu eta ordaindutako garraio tiketen zerrenda. Aipatu tiketak gorde behar dira, zerbitzu kudeatzaileak eskatzen ahalko baititu, ausaz eta noiznahi.
  • “Merkataritza zonaren irisgarritasuna” izeneko kontzeptuaren azkeneko justifikazioan, zerbitzu horren erabiltzaileak denda elkartuen bezero bihurtzeari buruzko konbertsio-tasa agertu behar da, honako hauen gaineko balorazioekin batera: aurreikusitako helburuak, lortutako emaitzak, zerbitzua mantentzearen merkataritza-interesa eta hori ekonomikoki bideragarri egiteko baldintzak, inguruabarrak edo aurreikusitako finantzaketa.

–Bezeroentzako aparkalekua:

Eremu urdinean aparkatzeko txanponak banatu dituzten establezimenduen zerrenda (saltoki besterik ez diren establezimenduak), hilerokoa, edo, kasua bada, dendek bezeroei hilean egindako ordainketen zerrenda.

Denda horietan erostearen ordainean txanpon urdinak ematea sortu zuten erosketa-tiket eta -faktura guztiak gorde behar ditu entitate onuradunak.

Denda horietan erostearen ordainean aparkalekua ordaintzea sortu zuten erosketa-tiket eta -faktura guztiak gorde behar ditu entitate onuradunak.

Bi kasuotan, zerbitzu kudeatzaileak erosketa-tiketak eta -fakturak eskatzen ahalko ditu, ausaz eta noiznahi.

–Erosketa etxera eramateko zerbitzua.

Entitate onuraduna osatzen duten establezimenduek (saltoki besterik ez diren establezimenduak) hilean egindako eramateen zerrenda.

i) Jarduketaren bat justifikatzen bada prestakuntza jarduerak antolatzeagatik:

–Egindako prestakuntza jarduera bakoitzaren gauzatze memoria eta ebaluazioa.

–Parte-hartzaileei emandako ikasmaterialaren kopia bat.

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzarekin lotura duen sustapeneko, publizitateko eta komunikazioko material guztiaren ale bat, irrati iragarkiak, bestelako iragarkiak, webguneetan txertatuta dagoen informaziorako loturak, eta antzekoak.

–Jardunaldi tekniko, biltzar edo mintegi monografikoen kasuan: bertaratutakoen zerrenda, adierazita zein elkarte, enpresa edo entitateren ordezkari edo parte diren.

–Ikastaroen kasuan, parte-hartzaileen zerrenda, laguntzaren fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa.

11. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena entitate onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren emanen dira dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, justifikatzeko ezarritako bi epeetako bakoitzeko jarduketei dagozkienak, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

2020ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira ordaintzeko ebazpenak.

12. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazten zaienetik hilabete pasatu baino lehen dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute modu telematikoan (aitorpen hori irailaren 11ko 59/2013 Dekretuak arautzen du).

Foru dekretu horren 4. artikuluan eskatzen den informazioa aurkeztu ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren edo ekintzen dirulaguntzari uko egiten zaiola, deialdian ezarritako epeetan egin behar ez badira.

d) Market place plataformetan inbertsioak egiteagatik onuradun diren entitateetan, sustatzaile den elkarteko saltokien % 30 atxiki beharko dira gutxienez plataforma horietara, 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen.

e) Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Salbuespen gisa, merkataritza sustatzeko berariazko kanpaina bat egitea onartzen ahalko da dirulaguntzaren xede izan den beste baten ordez, aldez aurretik ematen bazaio aldaketa horren berri Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, horrexek egiaztatuko baitu ea kanpaina berriak betetzen dituen eskatzen diren beharkizunak eta deialdiaren xedea, eta, zein den kasua, aldaketa onartuko du.

Nolanahi ere, diruz lagundutako jarduketak gauzatzean, amaierako zenbatekoetan gertatzen diren desbideratzeak onartuko dira baldin eta dagozkien gauzatze memorietan arrazoituz frogatzen badira eta deialdiaren helburuak betetzen direla bermatzen bada.

f) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioei eustea gutxienez 3 urteko epean, martxan jartzen direnetik hasita.

g) Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak martxan jartzea 2021eko martxoaren 1a baino lehen, eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea zein egunetan jarri ziren martxan.

h) Agerian jartzea, behar den bezala, dirulaguntza jaso dela, 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

j) Ez da erabiliko emakumeak diskriminatzen duen irudirik jarduketetan, publizitate euskarrietan eta diruz lagundutako jarduerak zabaltzeko materialetan; emakumeen eta gizonen berdintasuna eta rolen pluraltasuna sustatuko da, eta hizkera inklusiboa erabiliko da. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

2. Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da edo, kasua bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Ezarritako epeak bukatu eta 20 egunetara aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, % 10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Beranduago aurkeztuz gero, galduko da aldi horri dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

b) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira, murrizketa hauek eginen dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren % 50etik % 75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntza % 50 murriztuko da.

–Diruz lagundutako jarduketaren % 50etik beherako prezioan egiten bada, galdutzat joko da emandako laguntza kobratzeko eskubidea.

c) Jarduerari atxikitako inbertsio-ondasunak ez badira mantentzen ezarritako epean, zuzeneko proportzioa eginez zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, kontuan harturik zein den bete gabe gelditu den epea.

d) Publizitate eta marketin euskarrietan, iragarki, irrati-iragarki, kartel, argitalpen eta abarretan ez badira betetzen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko.

e) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren laguntza duela, 6. oinarrian ezarritako publizitateari buruzko betebeharra ez dela bete ulertuko da, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gastua, edo, bidezko bada, galduko da kanpaina edo jarduketa horretarako onetsitako dirulaguntza ordaintzeko eskubidea.

f) Ez bada betetzen elkarte sustatzaileetako saltokien % 30 market place plataformetara 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen atxikitzeko beharra, ordaindutako dirulaguntzaren % 50 itzuli beharko da, berandutze-interesak barne.

g) Inbertsioak ez badira martxan jartzen 2021ko martxoaren 1a baino lehen, ordaindutako dirulaguntzaren % 100 itzuli beharko da, berandutze-interesak barne.

13. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedaturikoarekin bat (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzko Erregelamendua, 2013ko 352.L Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratua). Salbuespen dira merkataritza jarduketarako programentzat (PAC) aurreikusitako dirulaguntzak, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek, elkarteek edo merkatarien elkarteen batasunek egiten badituzte programa horiek.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Udal eremuko eta hurbileko zonako programak

Antsoain.

Agoitz.

Azagra.

Barañain.

Iruñeko auzoak.

Tuterako auzoak.

Baztan.

Beriain.

Berriobeiti.

Berriozar.

Burlata.

Bera.

Caparroso.

Zarrakaztelu.

Cascante.

Castejón.

Cintruénigo.

Zizur.

Corella.

Cortes.

Doneztebe.

Eguesibar.

Etxarri Aranatz.

Uharte.

Irurtzun.

Leitza.

Lekunberri.

Lesaka.

Lodosa.

Los Arcos.

Irunberri.

Mendabia.

Milagro.

Murchante.

Noain (Elortzibar).

Erriberri.

Orkoien.

Azkoien.

Gares.

Ribaforada.

San Adrián.

Viana.

Atarrabia.

Zizur Nagusia.

Iragarkiaren kodea: F2007092