173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lurren desafektazioa, okupatzeko eta erabilera lagatzeko, 9. poligonoko 1. lurzatiaren A azpilurzatian (“La Sierra” alderdia). Behin betiko onespena. Alegazioen gaineko ebazpena

Irunberriko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egindako bilkuran, erabaki du ezestea jendaurreko epean aurkeztu zen alegazioa, eta behin betiko onestea Irunberriko Udalaren 48 metro karratuko herri-lurren desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren A azpilurzatian (“La Sierra” alderdia), haren erabilera lagatzeko IKAI Tecnologías Avanzadas SLri. Lagapen horren xedea da dauden telekomunikazio instalazioak egokitzea, herri batzuk banda zabalaz hornitzeko, zuntz optikoa iristen ez baita.

Desafektazioaren hasierako onespena 2020ko maiatzaren 19ko bilkuran erabaki eta jendaurrean egon zen 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28an argitaratu baitzen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epean alegazio bat aurkeztu da, eta ebatzi da Hitzarmenaren behin betiko onespenarekin batera.

Irunberrin, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2008232