173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Zuntz optikoa zabaltzeko plana. Jendaurrean jartzea

Buñuelgo udal-mugartean zuntz optikoa zabaltzeko planaren onespena eskatu zuten Adamo Telecom Iberia SAU, Telefónica de España SAU eta Orange Espagne SA enpresek.

Bat etorriz Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan ezarritakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez,

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan, hirigintzaren aldetik, eskatzeko hirigintza-determinazioak beteko direlako berme osoa; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Buñuelen, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2008235