170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko ekainaren 25ean Lizarrako parrokia zentroan (Lizarrako Foruen plaza, 52) egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, aldaketa hasiera batean onestea Jurramendiko Mankomunitateko antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin bat.

Lizarran, 2020ko uztailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2007070