170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2020an gizarte entitateei dirulaguntzak emateko Udalaren gizarte ongizateko alorrean proiektu interesgarriak garatzeko. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 514119

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/514119).

–Oinarri hauen xedea.

Laguntza ekonomikoak ematea proiektu interesgarriak (4c puntuan deskribatzen direnak) Eguesibarko Udaleko gizarte-ekintzaren alorrean 2020. urtean garatzen dituzten gizarte entitateei.

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak soilik:

Irabazi-asmorik gabekoak izatea (irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo fundazioak).

Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

Entitatearen zerbitzuko pertsonek sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan (VIII. eranskina).

Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2007236