170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua. Eskaera

Puiuko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki du hamabortz eguneko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste dutenek herri-lurren herritarrendako aprobetxamendua eska dezaten, bai lehentasuna duten herritarrendakoen sailean bai zuzeneko aprobetxamenduen sailean; horretarako, Puiuko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezartzen diren moduak eta baldintzak bete beharko dira. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 144. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Puiun, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Rosario Guillen Guillen.

Iragarkiaren kodea: L2007500