170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Herri-lurraren okupazioa, 2. poligonoko
449A lurzatian, erlategi bat jartzeko

Puiuko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Puiuko Udalaren herri-lurra okupatzeko espedientea, 2. poligonoko 449A lurzatian, erlategi bat jartzeko. Erlategiak 40 m² okupatzen ditu gutxi gorabehera.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2007061