170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, 2019-2020 ikasturteko laguntzen deialdiarena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/514214). DDBN (Identifikazioa): 514214.

–Lehenbizikoa. Onuradunak:

Laguntza hauek dira 2019-2020 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetak egiten dituzten ikasleendako (oro har ez dira onartzen master, aditu eta graduondo ikasketak).

–Bigarrena. Xedea:

Premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

–Laugarrena. Zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura 15.000 eurokoa izanen da.

–Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko epea:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean iragarkia argitaratzen denetik hilabete bat.

Azkoienen, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2007263