170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udal Planeko 1/2019 aldaketa egituratzailearen proiektua. Behin-behineko onespena

Ablitasko Udalak, 2020ko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko 1/2019 aldaketa egituratzailearen proiektua. Bodegas Pago de Cirsus SLk sustatzen du proiektua, sustatzaile gisa, 53. artikulua aldatzeko, lurzoru urbanizaezinean upategiek dituzten eraikuntza-baldintzak egokitzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekreturen 71.8 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23koan, argitaratu zenetik. Epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu.

Espedientea Nafarroako Gobernuari igortzen zaio, behin betiko onesteko.

Ablitasen, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2007072