170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

566E/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berraztertzen baita Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoko lurralde eremuak barnean hartzen dituen eremu akustikoetako mugaketa. Aipatutako mapa estrategikoa 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren hirugarren fasearen aplikazioari dagokio.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak ekainaren 29an emandako 533E/2018 Ebazpenaren bidez, Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoa onetsi zen, Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren hirugarren fasearen aplikazioari dagokiona.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 296E/2019 Ebazpenaren bidez, eguneratu ziren Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoko lurralde eremuak barnean hartzen dituen eremu akustikoetako mugaketa eta hiri garapen berrietan aplikatzekoak diren mugaketa akustikoak. Aipatutako mapa estrategikoa Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren hirugarren fasearen aplikazioari dagokio.

Lurraldeko azalera ezberdinetako zonifikazio akustikoa hots eremutan egiteko, urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako irizpideak bete dira. Dekretu horrek Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen du, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta zarata emisioei dagokienez.

Gero, kutsadura akustikoaren arloko ekintza planak prestatzeko lanei ekin zitzaien, kasu bakoitzean aplikatu beharreko kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez zirela egiaztatu den tokietan.

Ekintza planak prestatzeko lan horietan, atzeman da zenbait egoeratan berraztertu behar dela Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoko lurralde eremuak barnean hartzen dituen eremu akustikoetako mugaketa, behar bezala egokitzeko lurzoruaren erabilera nagusira, izan oraingoa edo etorkizunerako aurreikusitakoa.

Ebazpen honen eranskinean zehazten eta justifikatzen da zer aldaketa egin behar den sailkapen akustikoan, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 296E/2019 Ebazpenaren bidez eguneratutako zonifikazio akustikoari dagokionez.

Behin berraztertze lanak amaituta, entzunaldiaren tramitea eman zaie, hamabost egun balioduneko epean ukitutako lau udaletan, ukitutako eremu akustikoak aldatzeko proposamenari eta hirigintzako garapen berrietan aplikatu beharreko muga akustikoei.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñerriko hiri aglomerazioko zaratari buruzko mapa estrategikoko lurralde eremuak barnean hartzen dituen eremu akustikoetako mugaketa berraztertzea, zenbait lurzatiren sailkapen akustikoa aldatzeko, ebazpen honen eranskinean zehaztu bezala. Aipatutako mapa estrategikoa Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren hirugarren fasearen aplikazioari dagokio.

2. Mugaketa akustikoak onestea, aplikatzekoak direnak ebazpen honen eranskinean zehaztutako lurzatiei dagozkien hiri-garapen berrietan, bai eremu horietarako hots kalitateko helburuak gainditzeagatik –lehendik dauden zaratari buruzko mapa estrategikoan zehaztutako hots mailen ondorioz–, bai beharrezkoa delako eremu akustiko mugakideen arteko trantsizioa ikertzea, horietako bakoitzean aplikatu beharreko kalitate akustikoaren helburuen arteko desberdintasuna 5 dB (A) baino handiagoa delako.

3. Eremu akustikoen mugaketa zehaztea, eta adieraztea zer mugaketa akustiko aplikatuko zaien aurreikusitako hiri-garapen berriei, zeinak ebazpen honen eranskinean zehaztutako lurzatiei baitagozkie; horretarako, informazio georreferentziatua emanen da, “shape” formatuko bi fitxategi digitalen bidez; interesdunen eskura egonen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Burlatako, Eguesibarko, Galarko eta Zizurko udalei, Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2007066