170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baja ematen baitzaio OPPOSA entitateari (ES15310265) Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean.

OPPOSA (Organización de la Patata del Pirineo Occidental Sociedad Anónima) inskribaturik dago Ekoizleen Erregistro Nazionalean hazitarako patataren ekoizle-hautatzaile gisa 2009tik aurrera, ES15310016 zenbakiarekin.

Enpresak ez du jardunik 2017tik aurrera, eta jakinarazi zuen desegin zela; hortaz, bidezkoa da baja ematea Ekoizleen Erregistro Nazionalean.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baja ematea OPPOSA ekoizleari Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2007246