170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

550E/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita toki entitateentzat, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauzatzeko. DDBN identifikazioa: 513754.

Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

2020ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren gastuen aurrekontuan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

  • 520001-51200-4609-313905, “Dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiarako”, 90.000 euroko kreditua duena.
  • 520001-51200-7609-313900, “Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiaren ekipamendurako (AGENDA 21)”, 200.000 euroko kreditua duena.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

  • 740001 74100 4609 456303, “Toki entitateetzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea”, 100.000 euroko kreditua duena.
  • 740001 74100 7609 456202, “Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea”, 110.000 euroko kreditua duena.
  • 740001 74100 4609 468100, “Toki entitateentzako dirulaguntzak, Agenda 21eko jasangarritasun azterlan eta planetarako”; 133.000 euroko kreditua zeukan hasiera batean, baina gerora, ebazpen batzuk eman ziren partida horretako zenbateko batzuk konprometitzeko.

Bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, eta bai Osasun Departamentuan zenbait partida daudenez Tokiko Agenda 21erako, bidezkoa da, eraginkortasunari begira, organo bakarra izatea deialdiaz eta laguntzak emateaz arduratzen dena. Horrenbestez, beharrezkoa da tresnak ezartzea Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren arteko elkarlana izan dadin, kudeaketa esleipenaren teknika erabiliz horretarako.

Hori horrela, 2020ko maiatzaren 18an, Osasuneko kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak batera baimendu zuten kudeaketa esleipen bat egitea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko 2020an.

Gero, 2020ko ekainaren 4an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 69E/2020 Foru Agindua eman zuen, zeinaren bidez xedatzen baita argitara daitezela foru agindua bera eta Osasun kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 2020ko maiatzaren 18an hartutako Erabakia. Horren bidez, batera baimentzen dute kudeaketa-esleipen bat egitea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, adierazten du zein den Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eskumenen esparrua. Horien artean dago laguntza ematea Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planak garatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntzen deialdi bat toki entitateentzat, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauza ditzaten 2020an.

2. Deialdiko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

3. Baimentzea 134.500 euroko gastua, transferentzia arruntetako proiektuetarako, partida hauen kargura:

• 90.000 euro, “Dirulaguntzak zahartze aktiborako” izeneko 520001 51200 4609 313905 partidaren kargura.

• 100.000 euro, “Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea” izeneko 740001 74100 4609 456303 partidaren kargura.

• 44.500 euro, “Toki entitateentzako dirulaguntzak, Agenda 21eko jasangarritasun azterlan eta planetarako” izeneko 740001 74100 4609 468100 partidaren kargura.

4. Baimentzea 310.000 euroko gastua, kapital transferentzietarako proiektuetarako, partida hauen kargura:

• 200.000 euro, “Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren ekipamendurako” izeneko 520001 51200 7609 313900 partidaren kargura.

• 110.000 euro, “Toki entitateentzako dirulaguntza, Agenda 21eko ekintza planetarako: NELS sarea” izeneko 740001 74100 7609 456202 partidaren kargura.

5. Deialdi hauek bidaltzea Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), betetzeko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

OINARRI ARAUTZAILEAK, TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIARENAK, TOKIKO AGENDA 21EKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO 2020AN

1. ERANSKINA

Xedapen komunak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

Deialdi honen xedea da laguntza batzuk emateko araubidea ezartzea, xede honekin: sustatzea toki entitateek, 2020an, gauza ditzatela Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak, aurretik onetsita zeudenak edo prestatzeko prozesuan daudenak. Helburua da toki entitateen jasangarritasuna handitzea, tokiko kudeaketa modu integratuan eta jendearen parte-hartzearekin hobetuz. Halaber, deialdiaren helburua da adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak bultzatzea, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatze aldera.

2. eranskinean arautzen dira eragiketa arrunten gastuak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

3. eranskinean arautzen dira inbertsioak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

Bigarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak, betebeharrak eta baztertutako jarduerak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira toki entitateen Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak, aurretik onetsitakoak edo prestatzeko prozesuan daudenak.

2. Jarduketa diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Jarduketak Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren parte izatea. Beharrezkoa da plan hori aldez aurretik toki entitatearen organo eskudunaren erabaki baten bidez onetsia izatea. Halaber, diruz lagungarriak izanen dira 2020a hastearekin bat Tokiko Agenda 21en zati ziren jarduketak.

b. Jarduketek izan behar dute jasangarriak eta estrategikoak, herritarrentzako eredugarriak eta transferigarriak, toki entitatearen kudeaketa jasangarriari begira. Jarduketa bakoitzean garapen jasangarriaren aldekotzat jotzeko alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak justifikatuko dira.

c. Jarduketa bakoitzarekin batera, hura gauzatzeko beharrezkoak diren aurretiazko baimenak edo administrazio baimenak aurkeztu beharko dira.

d. 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko azaroaren 15era bitartean gauzatu eta ordaindu beharko dira.

3. Proiektuek eta ekintzek hurrengo multzo hauetako batean sartuta egon beharko dute:

a. Klima-aldaketa: arintzea eta horretara egokitzea.

b. Azpiegitura berdeko proiektuak: paisaia lehengoratzeko jarduketak, naturaguneei balioa ematea eta hiriguneak naturalizatzea.

c. Aurrezki eta eragimen irizpideak baliabideen kontsumoan, eta hondakinak ahalik eta gehien murriztea.

d. Uraren kudeaketa: ur sareen eragimena (kontrolatzeko gailuak eta kontagailuak).

e. Hurbileko kontsumoa. Elikaduraren eta energiaren burujabetza. Tokiko ekonomia jasangarria.

f. Mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna.

g. Gizarte integrazioaren kohesioa: ekintzak, honako hauek bultzatzeko: gutxiengoen integrazioa, gizarte berdintasuna, gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenak kontratatzea, genero berdintasuna, gizarte-harremanak, aisialdiko harremanak, adinekoek ariketa fisikoa egitea eta abar.

h. Adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak (aire zabaleko hiri espazioak, eraikinak, etxebizitza, garraioa, komunikazioa eta informazioa).

i. Herriak jendez hustea eragozteko jarduketak.

j. Adinekoen beharrak aztertzea, espazioak egokitzea eta jubiloteken espazioak eta programak diseinatzea.

4. Oro har, onuradun den Tokiko Agenda 21 bakoitzak bost proiektu edo ekintza diruz lagungarri aurkezten ahalko ditu gehienez ere: hiru transferentzia arruntekoak izanen dira, eta beste biak, berriz, kapital transferentziakoak. Bost herrigune baino gehiago dituzten mankomunitateei dagozkien Tokiko Agenda 21en kasuan, sei eskatzen ahalko dira guztira: lau gastu arruntekoak eta bi kapital transferentziakoak.

Hirugarrena.–Entitate onuradunak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, Tokiko Agenda 21 onetsia edo onesteko bidean dutenak, eskumena duen udal organoak edo udalez gaindikoak hartutako erabakiaren bidez.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Mankomunitateen kasuan, onuradun izan daitezke baldin eta laguntza eskatzen badute zeinek bere Tokiko Agenda 21 onetsian sartuta dituen udalez gaindiko proiektuak burutzeko.

Laugarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Bigarren oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eskaerak –zeina eskabide orokor bat beteta aurkeztuko baita– dokumentazio hau eraman beharko du:

1. Dokumentazioa, frogatzen duena betetzen direla bigarren oinarrian aipatzen diren aldez aurreko baldintzak dirulaguntza jaso ahal izateko, finantzatu beharreko proiektua adierazita.

2. Dirulaguntza zer proiektu edo ekintzatarako eskatzen den, horren memoria teknikoa, zehaztuta ekintzak, baliabideak, aurrekontuak eta epeak.

3. Agenda 21eko proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea, 4. eranskinean agertzen dena, behar bezala betea.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, dioena betetzen direla Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak, 5. eranskineko ereduaren arabera.

5. Entitate eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskaera, 6. eranskinean agertzen dena, aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik.

6. 2020an abiarazten diren agendei dagokienez, organo eskudunak agendaren hasiera onesteko hartutako erabakiaren agiria aurkeztuko da.

7. 7. eranskineko fitxetatik behar direnak eta bestelako dokumentazioa, 2. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko behar dena, eragiketa arruntetako gastuetarako, baita 3. eranskineko hirugarren oinarrikoak frogatzeko ere, inbertsioetarako.

8. Proiektuak edo ekintzak administrazio publikoren baten baimenak behar baditu gauzatzeko, frogatzea eskatu eta/edo lortu direla baimen horiek.

Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, entitate interesdunak hala azaldu beharko du eskabidean (eskabide orokorra), adieraziz zer dokumentu den eta zer administrazio espedientetan dagoen, eta datu babesturik bada Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, baimena emanen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haietan sartzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Eskaera alkateak edo tokiko korporazioko lehendakariak sinatu beharko du, eta hogei egun naturaleko epean aurkeztuko da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera zuzenduko zaio Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari eta aurkezten ahalko da, lehentasunez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan (González Tablas kalea 9, Iruña). Halaber, aurkezten ahalko da Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bulego eta erregistroetan.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Balorazio Batzorde Teknikoak ebaluatuko ditu eskaerak, eta kide hauek izanen dira batzorde horretan:

–Batzordeburua: Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Batzordekidea: Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua edo hark eskuordetutako teknikari bat.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Beharrezkotzat joz gero, Balorazio Batzorde Teknikoak eskatzen ahalko du aurkeztutako eskaeren xedeko gaietan adituak diren teknikariek parte hartzea.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio guztia erantsi ote den egiaztatuko da. Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, entitate eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezala errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Balorazio Batzorde Teknikoak txosten arrazoitua eginen du proiektu bakoitzari emandako puntuazioei buruz.

3. Aurreko oinarrian aurreikusitako batzorde teknikoak oinarri arautzaile hauetan adierazitako irizpide, modu eta lehentasunen araberako ebaluazioa egin ondoren, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak ebazpen proposamena eginen du, eta, horrekin batera, txosten bat, non adieraziko baitu entitate onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak. Horrez gainera, zerrenda bat ere prestatuko du, baldintza guztiak bete arren deialditik kanpora gelditzen direnekin, aurrekontuetako mugak direla kausa.

4. Dirulaguntzak Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen arrazoituaren bidez eman edo ukatuko dira. Laguntzak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, handienetik txikienera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Azken proiektu diruz lagungarrirako diru aski ez balego aurrekontuan, dagoen zenbateko erabilgarria emanen zaio aurrekontuko saldoa ahitu arte. Azken proiektu horri emandako zenbatekoa ondoren handitzen ahalko da (proiektu bakoitzerako oro har ezarritako muga errespetatuta), ordaintzeko unean nahikoa kreditu badago lortutako puntuazioen arabera emateko ordenan aurretik dituen onuradunetako baten batek ez justifikatzeagatik edo hasieran aurreikusitakoaren azpitik justifikatzeagatik.

Aurrekontuko kreditu eskasiagatik dirulaguntzarik jasotzen ez duten entitate onuradunen zerrenda bat agertuko da ebazpenean, lortutako puntuazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Proiektua aurrera eramatean edukiaren edo kostuaren aldaketaren bat dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean, idatziz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Aldaketa horrek ez dio konpromisorik ekarriko Foru Komunitateko Administrazioari, berariaz bere gain hartzen ez badu. Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak onetsi beharko ditu, idatziz, proiektuaren edukiaren edo moduaren aldaketa guztiak.

2. Obrak edo ekintzak 2020ko azaroaren 15a baino lehen egiteko eta ordaintzeko konpromisoa, Nafarroako Gobernuak toki entitatearen aldeko ordainketa agindua 2020ko ekitaldian eman dezan, toki entitateak onetsitako ziurtagiriak aurkeztu ondoren.

3. Dirulaguntza jasotzen duten proiektuak edo ekintzak kontratatzeko prozeduraren tramitazioa fase guztietan egiteko konpromisoa, bai eta proiektu edo ekintza horiek zuzen eta osorik egiteko behar diren tramite eta baimen eskaera guztiak ere; hori guztia, lanak hasten direnetik haiek behin betiko hartzen diren arte. Beren gain hartuko dute, orobat, lizitazioaren ondoriozko betebeharren erantzukizuna obren edo ekintzen adjudikaziodunen aurrean, modu esklusiboan.

Edonola ere, entitate onuradunak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte kontrata dezake.

4. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea:

a. Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Estatuko nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

b. Dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c. Jasotako dirulaguntzaren kobrantza kontabilitate edo erregistro liburuetan erregistratzea eta diru horren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

5. Proiektu edo ekintza guztiek, dirulaguntzen deialdi honen babesean egiten badira, genero ikuspegia hartu beharko dute kontuan, testuetan eta irudietan bazterkeria islatzen duten elementuak erabili gabe.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

2. eta 3. eranskinetako laugarren oinarrian eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren, onetsitako dirulaguntza ordainduko da. Lanak onetsitako proiektuaren arabera egin direla frogatu ezean, dirulaguntza gutxitu eginen da, gauzatutako proiektuaren proportzioan.

Onetsitako zenbatekoetan ez justifikatzeagatik edo hasieran aurreikusitakoaren azpitik justifikatzeagatik hutsik geratzen den zatia azken proiektu diruz lagungarriari ordainduko zaio, zazpigarren xedapenaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.

Hamargarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo Espainiako nahiz atzerriko beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitate onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

Era berean, entitate onuradunak Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari jakinarazi beharko dio dirulaguntza ez den beste edozein diru-sarrera edo finantzabide, diruz lagundutako jarduketaren gainfinantzaketa izan ez dadin. Bi kasuetarako, 8. eranskina beteko du.

Hamargarrena.–Efizientzia eta ekonomia hornitzaileen kontratazioan.

Entitate publikoak direnez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko dute lanen kontratazioan.

Hamabigarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, ez da dirulaguntza ordainduko edo itzuli egin beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

Hamahirugarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen aplikazioa.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hamalaugarrena.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Hamabosgarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedaturikoarekin.

2. ERANSKINA

Berariazko xedapenak, transferentzia arruntetarako

Lehendabizikoa.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Eragiketa arrunten ondoriozko jarduketak behar dute izan, aurkeztutako proiektuarekin lotutakoak, hala nola azterlanak edo proiektuak, pertsonal-gastuak, ondasunen errentamendua, material suntsikorra, beste enpresa batzuek egindako lanak, publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak eta abar.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza Balorazio Batzorde Teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa izanen da. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarentzat behar beste kreditu ez badago harentzat onartutako aurrekontuaren %70 emateko, gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 7.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Balorazio irizpideak.

Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 152ra bitarteko puntuazio orokorra emanen zaie, jarraian zehazten diren irizpideen arabera.

1. azpiataletik 29.era artekoetan, azpiatal bakoitzean zero puntu emanen da baloratzerik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia bada, bi puntu balorazio ertaina bada, eta hiru puntu balorazio handia badago.

a) Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza:

1.–Etengabeko ikaskuntzarako jarduerak sartzea, adineko pertsonak irakasle eta ikasle gisa jardunez.

b) Bizitza era osasungarrien sustapena:

2.–Bizi ohitura osasungarrien sustapena: (aisialdi aktiboa, ariketa fisikoa, arriskuen prebentzioa eta abar).

3.–Genero-berdintasunari laguntzea.

4.–Adineko emakumeen kontrako tratu txarrak eta indarkeria prebenitzea eta hautematea.

c) Osasuneko gizarte zerbitzuak eta komunitate-zerbitzuak Besteak eta norbera zaintzea:

5.–Autonomia eta autozainketa, arrisku egoerak hautematea.

6.–Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

7.–Adinekoen harreman sozialak errazten dituzten programak, jubilotekak, familien atsedenaldiak, zainketa eskolak, planifikatutako jarduerak, etab.

d) Laneko segurtasuna eta segurtasun ekonomikoa eta soziala:

8.–Ekonomikoki ahulagoak diren gizatalde kalteberei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa, egoera juridiko-penala, etab.

9.–Proiektuaren onuradun diren 60 urtetik gorako biztanleak.

e) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak:

10.–Zahartzearen ikuspegia jarduketetan, bizi-baldintzen azterketetan, kalitatezko ingurune naturaletan, irisgarritasunean. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

f) Bizitoki eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11.–Sentsibilizazio jarduerak hauei buruz: bizitoki alternatiboak, elkarlaneko bizitokiak, egoitza-bizitokiak zerbitzuekin eta programekin, etab. (Baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

g) Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi sozial positiboa:

12.–Biztanleei oro har zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko informazio eta sentsibilizazio jarduerak eskaintzea. Adinekoen irudi sozial positiboa hobetzea/sustatzea.

h) Ikerketa. Berrikuntza eta eskualde-garapena zahartzearen arloan:

13.–Berrikuntza eta teknologia berriak sartzea. Azterlanak hauei buruz: adinekoen beharrak, zahartzearen determinatzaileak, etab.

i) Zahartzeari buruzko metodologia:

14.–Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa, etab.

j) Onura ekonomikoa:

15.–Ondare publikoaren hobekuntza.

16.–Tokiko ekonomiarako onura.

17.–Lanpostuak sortzea.

18.–Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

19.–Pobrezia energetikoaren kontrako ekintzak.

k) Ingurumen arloko onura:

20.–Hondakinen kudeaketan (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan adierazita).

21.–Mugikortasunaren kudeaketan.

22.–Uraren kudeaketan (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan adierazita).

23.–Biodibertsitatearen sustapena.

24.–Espazio andeatuak lehengoratzea/zaintzea.

25.–Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

26.–Klima-aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

l) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

27.–Pertsonen banakako inplikazioa.

28.–Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

m) Biztanleria berreskuratzea:

29.–Biztanleria berria modu egonkorrean finkatzea sustatzen duten proiektuak.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak: 65 puntu gehienez:

n) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu gehienez.

1.–10 puntu: biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian.

2.–5 puntu: biztanle kopurua 3.000 eta 7.000 artekoa denean gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian.

3.–0 puntu: beste kasu batean.

o) Udalen elkarlana: 5 puntu gehienez.

1.–5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

p) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu gehienez.

1.–5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

q) 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea: 6 puntu gehienez.

1.–6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

r) Despopulazioaren adierazleak 6 puntu gehienez.

1.–6 puntu: kilometro karratuko 25 pertsona baino gutxiagoko populazio dentsitatea duen eskualde bateko entitateen ekintzak, eskualdean populazio egonkorra berreskuratzera zuzenduak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

s) Energia-planak prestatzea: 10 puntu gehienez. 2 puntu: hurrengo azpiapartatuetako ekintzak barne hartzen dituztenak.

1.–Biomasa erabiltzeko planak.

2.–Energia-efizientzia hobetzeko planak.

3.–Energia berriztagarria ekoizteko planak.

4.–Mugikortasun elektrikoko planak.

5.–Energia-plan integralak toki entitaterako.

t) Sare bateko kide izatea: 8 puntu gehienez.

1.–8 puntu: Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen jasangarritasun sareetako entitateen agenda proiektuetarako.

2.–8 puntu: Adineko Pertsonen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sareko edo antzekoen entitateen agenda proiektuetarako.

3.–8 puntu: Klimaren eta Energiaren gaineko Alkatetzen Tokiko Hitzarmena sinatu duten entitateen agenda proiektuetarako.

4.–0 puntu: beste kasu batean.

u) Tokiko Agenda 21en ondoriozko puntuazio osagarria: 15 puntu gehienez.

1.–15 puntu: agenda bakoitzeko aurkeztutako proiektuen artean balorazio handiena duena, aurreko balorazio irizpideetan lortutako puntuazioa batuta.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) apartatuko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) apartatukoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Ez dira diruz lagungarriak izanen 46 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuak, nahiz eta horretarako aurrekontua izan.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak, ekintzak edo obrak bukatutakoan, eta betiere 2020ko azaroaren 15era arte, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalean (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua):

1. Egindako jardueraren memoria, emaitzen adierazleak barne.

2. Egindako jarduerak erakusteko argazkiak.

3. Jarduerak garatzerakoan editatutako material grafikoa.

4. Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, udaleko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada zuzenbideak onartutako edozein bitartekoren bidez.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da.

Epe hori betetzen ez bada, emandako dirulaguntza ez da pagatuko.

Bosgarrena.–Entitate onuradunen publizitate-betebeharrak.

Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, bat eginez urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuarekin. Horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko dirulaguntzek zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Zein den kasua, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

3. ERANSKINA

Kapital transferentzietarako berariazko xedapenak

Lehendabizikoa.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Inbertsiotzat hartzen diren jarduketak behar dute izan, hau da, bideratuak daudenak honako hauek sortu edo eskuratzera: kapital- edo zerbitzu-ondasun inbentariagarriak, beharrezkoak direnak zerbitzuen funtzionamendu operatiborako, eta izaera amortizagarria duten ondasun immaterialak.

Inbertsio bati lotutako azterlanak edo proiektuak sartzen ahal dira.

Horrenbestez, kanpo geldituko dira langileria gastuak eta gastu arruntak.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza izanen da Balorazio Batzorde Teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarentzat behar beste kreditu ez badago harentzat onartutako aurrekontuaren %70 emateko, gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 20.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

Balorazio irizpideak:

1. Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 146ra arteko puntuazio orokorra emanen zaio bakoitzari, ondoko irizpide hauen arabera:

2. 1. azpiataletik 27.era artekoetan, azpiatal bakoitzean zero puntu emanen da baloratzerik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia bada, bi puntu balorazio ertaina bada, eta hiru puntu balorazio handia badago.

a) Bizitzeko era osasungarrien sustapena:

1.–Adineko pertsonei zuzendutako aisialdi aktiboa eta bizi ohitura osasungarriak, arriskuen prebentzioa.

2.–Inguruneak sortzea, adinekoak ariketa fisikoa egitera bultzatzen dituztenak.

3.–Genero-berdintasunari laguntzea.

4.–Inguruko oztopoak kentzea eta gutxitzea. Irisgarritasuna.

b) Osasuneko gizarte zerbitzuak eta komunitate-zerbitzuak:

5.–Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

c) Besteak eta norbera zaintzea:

6.–Jubilotekak, familien atsedenaldia (kontinenteak).

d) Laneko segurtasuna eta segurtasun ekonomikoa eta soziala:

7.–Ekonomikoki ahulagoak diren gizatalde kalteberei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa edo egoera juridiko-penala. Lanpostuak sortzea. Adineko emakumeen kontrako tratu txarrak eta indarkeria hautematea eta prebenitzea.

8.–Proiektuaren onuradun diren 60 urtetik gorako biztanleak.

e) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak:

9.–Zahartzearen ikuspegia jarduketetan, bizi-baldintzen azterketetan, kalitatezko ingurune naturaletan, irisgarritasunean. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

10.–Adinekoentzako ekipamendu egokia (bankuak, komunak, erosotasuna, eurirako estalkiak, seinaleak, ibilgailu atseginak, oztopoak kentzea, etab.).

f) Bizitoki eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11.–Sentsibilizazio jarduerak hauei buruz: bizitoki alternatiboak, elkarlaneko bizitokiak, egoitza-bizitokiak zerbitzuekin eta programekin, etab. (Baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

g) Ikerketa. Berrikuntza eta eskualde-garapena zahartzearen arloan:

12.–Berrikuntza eta teknologia berriak sartzea. Baliabide berriak diseinatzea eta sortzea, baliabide berrien beharrei buruzko azterlanak, etab.

h) Zahartzeari buruzko metodologia:

13.–Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa, etab.

i) Onura ekonomikoa:

14.–Ondare publikoaren hobekuntza.

15.–Tokiko ekonomiarako onura.

16.–Lanpostuak sortzea.

17.–Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

j) Ingurumen arloko onura:

18.–Hondakinen kudeaketan (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan adierazita).

19.–Mugikortasunaren kudeaketan.

20.–Uraren kudeaketan (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan adierazita).

21.–Biodibertsitatearen sustapena.

22.–Espazio andeatuak lehengoratzea/zaintzea.

23.–Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

24.–Klima-aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

k) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

25.–Pertsonen banakako inplikazioa.

26.–Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

l) Biztanleria berreskuratzea:

27.–Biztanleria berria modu egonkorrean finkatzea sustatzen duten proiektuak.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak: 65 puntu gehienez:

m) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu gehienez.

1.–10 puntu: biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian.

2.–5 puntu: biztanle kopurua 3.000 eta 7.000 artekoa denean gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian.

3.–0 puntu: beste kasu batean.

n) Udalen elkarlana: 5 puntu gehienez.

1.–5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

o) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu gehienez.

1.–5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

p) 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea: 6 puntu gehienez.

1.–6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

q) Despopulazioaren adierazleak: 6 puntu gehienez.

1.–6 puntu: kilometro karratuko 25 pertsona baino gutxiagoko populazio dentsitatea duen eskualde bateko entitateen ekintzak, inbertsioa behar duten ekintzen bidez, eremua modu egonkorrean birpopulatzen laguntzeko.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

r) Klima-aldaketara egokitzeko proiektuak: 10 puntu gehienez. 2 puntu: hurrengo azpiapartatuetako ekintzak barne hartzen dituztenak.

1.–Proiektuak bero kolpeei aurre egiteko.

2.–Proiektuak uholdeei eta ibaietako gorabeherei aurre egiteko.

3.–Proiektuak lehorteei aurre egiteko.

4.–Proiektuak klima-aldaketaren beste ondorio batzuei aurre egiteko.

5.–Klima-aldaketara egokitzeko proiektu integralak.

s) Sare bateko kide izatea: 8 puntu gehienez.

1.–8 puntu: Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen jasangarritasun sareetako entitateen agenda proiektuetarako.

2.–8 puntu: Adineko Pertsonen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sareko edo antzekoen entitateen agenda proiektuetarako.

3.–8 puntu: Klimaren eta Energiaren gaineko Alkatetzen Tokiko Hitzarmena sinatu duten entitateen agenda proiektuetarako.

4.–0 puntu: beste kasu batean.

t) Tokiko Agenda 21en ondoriozko puntuazio osagarria: 15 puntu gehienez.

1.–15 puntu: agenda bakoitzeko aurkeztutako proiektuen artean balorazio handiena duena, aurreko balorazio irizpideetan lortutako puntuazioa batuta.

2.–0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) apartatuko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) apartatukoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Ez dira diruz lagungarriak izanen deialdi honetan finkatutako multzoetatik kanpo gelditzen diren proiektuak, ez eta 44 puntu baino gutxiago lortzen dituztenak ere, nahiz eta horretarako aurrekontua izan.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak edo ekintzak bukatutakoan, eta betiere 2020ko azaroaren 15era arte, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalean (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua):

1. Egindako jardueraren memoria, emaitzen adierazleak barne.

2. Egindako jarduerak erakusteko argazkiak.

3. Jarduera garatzerakoan editatutako material grafikoa.

4. Egindako gastuen eta ordainketen zerrenda, udaleko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada zuzenbideak onartutako edozein bitartekoren bidez.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da.

Bosgarrena.–Entitate onuradunaren publizitate-betebeharrak.

Proiektuan edo ekintzan erakutsi beharko da Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, bat eginez urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuarekin. Horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko dirulaguntzek zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Zein den kasua, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

4. ERANSKINA

Proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea.

5. ERANSKINA

Eskakizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

6. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea.

7. ERANSKINA

I.–Balorazio irizpideak egiaztatzeko fitxa.

II.–Kapital transferentzien balorazio irizpideak egiaztatzeko fitxa.

8. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpen eredua, Tokiko Agenda 21eko jarduketa, dirulaguntzaren eskaeraren xedea dena, finantzatzeari buruz.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2007229