17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, gizarte-langileen lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 247/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen 29 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 959/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 1444/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2018ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ekoan.

Oposizioaldiko probak deialdiko 6. oinarrian ezarritakoaren arabera egin ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 2876/2019 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zen.

Tramite hori eginda, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian agertzen diren pertsonak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gizarte-langileen lanpostuetan aritzeko, haiek baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaiak: Elia María Solana Gimeno eta Estefanía Ortiz Corpas andreak desgaitasuna duten pertsonen erreserba txandatik; Gustavo Adolfo Errea Lizaur, Marta Calderón Zudaire, Amelia Bea Jiménez, Aitor Urtasun Asiain, Misael Gorospe Fernández, Ana Beatriz Vizcay Sesma, María Isabel Ochoa Elizalde, Silvia Lasa Torrellas, María Isabel Rodríguez Cantero, Maider Marquínez Marañón, María Yolanda Iriberri Pascual eta Carolina Izco Teré jaun-andreak igoera txandatik; eta Edurne Ciriza Bereau, Ana Isabel Bueno Aguado, Edurne Gil Urabain, Maite Zufía Arbilla, Mónica Domínguez Catena, Ana Redín Pascual, María del Carmen Zabalza Pérez-Nievas, Laura Laquidain Azpiroz, Izaskun San Martín Barbería, Aranzazu Arbeloa Santaquiteria, Maite Pascal Jiménez, María Isabel Irigoyen Urroz, Sara Busto García, Lorena Díez Salgado eta Maider Ballesta Agos andreak txanda irekitik.

2. Lanpostu huts hauek esleitzea, destinoa adierazita:

Elia María Solano Gimeno andreari 62639 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko San Adriango OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Estefanía Ortiz Corpas andreari 60070 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Burlatako OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Gustavo Errea Lizaur jaunari 7274 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Marta Calderón Zudaire andreari 7543 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Amelia Bea Jiménez andreari 66398 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mendillorriko OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Aitor Urtasun Asiain jaunari 65815 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko IC-Buztintxuriko Osasun Mentaleko Sektoreari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Misael Gorospe Fernández jaunari 63105 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Ana Beatriz Vizcay Sesma andreari 60178 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Txantreako OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Isabel Ochoa Elizalde andreari 63254 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Silvia Lasa Torrellas andreari 60083 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arrotxapeko OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Isabel Rodríguez Cantero andreari 67140 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Maider Marquínez Marañón andreari 6318 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Yolanda Iriberri Pascual andreari 71425 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Uharteko OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Carolina Izco Teré andreari 3066 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Edurne Ciriza Bereau andreari 70871 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrigurengo OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Ana Isabel Bueno Aguado andreari 70810 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Orkoiengo OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Edurne Gil Urabain andreari 10111 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostu elebiduna da, C1 euskara maila ezarria baitu, eta B motako gidamena ere eduki behar da.

Maite Zufía Arbilla andreari 70790 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eguneko II. Ospitaleari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Mónica Domínguez Catena andreari, 8623 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko “Santo Domingo” zahar etxeari atxikia.

Ana Redín Pascual andreari 62223 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María del Carmen Zabalza Pérez-Nievas andreari 2870 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. B motako gidabaimena eduki beharra ezarria du.

Ana Laura Laquidain Azpiroz andreari 62347 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Izaskun San Martín Barbería andreari 70789 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko “Natividad Zubieta” Haur eta Gazteentzako Eguneko Ospitaleari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Aranzazu Arbeloa Santaquiteria andreari 3354 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko “San José” Zentroari atxikia.

Maite Pascal Jiménez andreari 68318 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

María Isabel Irigoyen Urroz andreari 71215 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Sara Busto García andreari 66359 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Valtierra-Cadreitako OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Lorena Díez Salgado andreari 64259 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Buñuelgo OOLTari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Maider Ballesta Agos andreari 64742 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Mentaleko V. Sektoreari atxikia, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. Zehaztea ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu bat betetzeko izendatutako izangaiek atxiki zaien zentroko edo eremuko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, eta gainerako izangaiek, berriz, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña), bi kasuetan hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2000525