166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 33.000,00 euroko aparteko kreditu baten espedientea, 2020ko gastuen aurrekontuko 1330.600000 (Finka bat eskuratzea, aparkalekurako) partida finantzatzeko. Partida hori gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2007723