2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, 01/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena eman zen argitara. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
| GASTUAK | |
2318-4800001 | Familientzat - COVID-19 | 10.000 euro. |
2318-4800002 | Familientzat - Larrialdi funtsa | 2.000 euro. |
2318-479001 | Enpresa pribatuentzat | 40.000 euro. |
FINANTZAKETA | DIRU-SARRERAK | |
3380-2262001 | Herri jaietarako gastuak | 52.000 euro. |
Monteagudon, 2020ko uztailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Silvia Jarauta Planillo.
Iragarkiaren kodea: L2007498