166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantza.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2020ko ekainaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Igantzin, 2020 uztailaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2007468