165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 4140 6810002

Inbertsioa eta bideen hobekuntza

30.000

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1.8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

30.000

2/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 33400 4820001

Memoria historikoaren proiekturako laguntza. Eloko Tejeriako hilobia.

500

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 33211 22750

Kultur jarduerak

-500

Urrotz-Hirian, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2006955