165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, Kiroldegiaren eta El Romeral kirol instalazioen barne erregelamenduan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Castejongo kiroldegiaren eta El Romeral kirol instalazioen barne erregelamendua, honako artikulu hauei dagokienez: 4, 5, 12, 17, 22, 25, 28, 51, 52, 66, 68 eta 69. Orobat, erregelamenduaren testua aldatzea onetsi zuen hizkera inklusiboa txertatzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2006833