165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, ekainaren 22an, 2020ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hortaz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 5.790,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 300,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 2.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 9.775,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 3.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 21.565,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.930,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 8.125,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.510,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 21.565,00 euro.

Aritzun, 2020ko uztailaren 14an.–Kontzejuko burua, Juantxo Erbiti Mitxeltorena.

Iragarkiaren kodea: L2007555