164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Enkante publikoa, herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko

Petilla Aragoiko Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidezko prozedura erabiliz, Petilla Aragoiko herri-larre hauek adjudikatzeko:

1. lotea.–Hegoaldeko itxitura, udalerriaren hegoaldean, Vado ibaitik hasita La Selva mendilerroko gailurretaraino, Aragoiko mugan.

2. lotea.–Iparraldeko itxitura, herrigunearen iparraldean, Vadoko sakanaren eta udalerriaren iparraldeko mugaren artean (Aragoiko muga).

Hasierako prezioa:

–1. lotea 12.000,00 euro, BEZa kanpo.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2; hau da, 240,00 euro.

–2. lotea: 8.500,00 euro, BEZa kanpo.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2; hau da, 170,00 euro.

Proposamenen aurkezpena:

Proposamenak baldintza administratiboen agiriari erantsitako eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira, agiriko X. oinarrian adierazitako dokumentazioarekin batera, Petilla Aragoiko Udalaren erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 2020ko abuztuaren 13a arte.

Proposamenak irekitzea:

Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Udal Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Petilla Aragoin, 2020ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2007811