164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 12. poligonoko 647. lurzatian.
Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Errotaldea kaleko 34ko lurzatian portxea egiteko xehetasun-azterketa (Lekunberriko katastroko 12. poligonoko 674. lurzatia), Rafael Zubiriak sustatua.

Hasierako onespena 2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, eta jendaurreko epean ez da inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Behin betiko onetsi ondoren, agiria argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006926