164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

2020. urteko lan publikoaren eskaintza

Alkate udalburuaren ekainaren 25eko 122/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

“Lehena.–San Adriango Udalaren 2020ko lan publikoaren eskaintza onestea, hutsik dauden lanpostuen zerrendarekin batera, horiek bete daitezen hautapen proben bidez. Hona hemen zerrenda:

Lanpostua: udaltzain-agentea. Lanpostu zenbakia: 15. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa.

Lanpostua: udaltzain-agentea. Lanpostu zenbakia: 16. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero eskaintza honetan dauden lanpostu hutsak betetzeko hautapen prozedura egiteko”.

San Adrianen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2006859