162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Zuzenketa, 7. poligonoko 893b lurzatiaren erabileraren lagapenaren xedeari dagokionez

Osoko Bilkurak, 2019ko otsailaren 4an, onetsi zuen baldintza-agiria, arautzen dituena Miguel Angel Orta Alavaren alde egindako adjudikazioaren baldintzak, hobetzeko 7. poligonoko 893 b) lurzatiko herri-lurra, 76.630,88 metro karratukoa; xedea da lurzati horri nekazaritzako aprobetxamendu hobea ematea, bertatik igaroko den erreten batekin, Miguel Angel Orta Alavak berak eginen baitu. Bada, onespen horrekin batera, Herri-lurren Atalak eskaturik, tramitatu ahal izateko, eskatu zen lurzoruaren kategoriaren erabilera aldatzea eta “Lur goldagarriaren” kategorian sartzea.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 21ean emandako 7E/2020 Ebazpenaren bitartez, eskatutako erabilera aldaketa ukatu zen, baso eta ingurumen ondorioetarako soilik, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuari jarraituz.

Ebazpen horri jarraituz, onetsitako baldintzek ezin dute jaso lurzatiari nekazaritzako aprobetxamendu hobea emateko xedea eta, beraz, ezin da desafektazio hori tramitatu xede horrekin. Hartara, lurzatiaren erabilerarekin bat tramitatuko da, alegia, lur mota: Basoa-Larreak, Laborantza: Belardia.

Aipatu erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ablitasen, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2006987