162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Zuzenketa, 9. poligonoko 825. herri-lurzatiaren puska baten okupazioan, bertan igeltsu harrobia ustiatzeko

2019ko azaroaren 4ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zen hasiera batean onestea baldintza-agiria, arautuko duena Ablitasko herri-lurretako 9. poligonoko 825. lurzatiko 123.800 metro koadroren okupazioa, bertan Caleras de Liskar SL enpresak igeltsu harrobia ustia dezan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskaturik, 2020ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabakian ondoko aldaketa egitea adostu zen:

–Ablitasko herri-lurretako 9. poligonoko 825. lurzatiko 130.691 metro koadroren okupazioa, bertan Caleras de Liskar SL enpresak igeltsu harrobia ustia dezan, bat etorriz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 2786/2006 Ebazpenarekin, zeinaren bitartez egiten baita ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

–Erabaki horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ablitasen, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2006986