162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Partaidetzako bi teknikari lanpostuetarako deialdia. Berraztertzeko errekurtsoa baiestea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2020ko ekainaren 1ean:

Ikusirik Enrique Maya Miranda jaunak 2019ko otsailaren 19an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko urtarrilaren 22an hartutako erabakia (6/EL) eteteko eskatze aldera, eta ikusirik, halaber, interesdunek aurkeztutako alegazioak eta espedientean jasota dauden txosten juridikoa eta gainerako agiriak, honako hau erabakitzen da:

1. Errekusatze-prozeduraren gainean ebaztea, abstentzio-ziorik ez dagoela adierazita, egindako izapideak eta espedientean jasotako txosten juridikoan ezarritakoa aintzat harturik.

2. Aipatu berraztertzeko errekurtsoa baiestea, eta, horrenbestez, baliorik gabe uztea hala Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko urtarrilaren 22an hartutako Erabakia –Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko uztailaren 30ean onetsi eta 2018ko 160. NAOn, abuztuaren 20koan, argitaratutako deialdia zabaldu eta Partaidetzako bi teknikari-lanpostu gehitzea– nola María Estíbaliz López Mariñelarena andrearen aldeko 209500-3 plazaren esleipena eta Elian Peña Guerrero andrearen aldeko 209500-4 plazaren esleipena, 2019ko ekainaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki bidez (19/EL) onetsiak.

Iruñean, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2007704