162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-26 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko H-26 unitate morfologikoaren xehetasun-azterketaren espedientea, Estudio Integral de Profesionales de la Arquitectura Eipa SLk sustatua. Azterketaren xedea da unitatean aurreikusi diren eraikuntzaren bi gorputzen atzealdeko lerrokadura berriak ezartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2006643