162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, igogailua paratzeko, Getze Ibargoitiko
San Miguel kaleko 4 zenbakidun eraikinean

Ibargoitiko Udalak, 2020ko uztailaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Getze-Ibargoitiko San Miguel kaleko 4 zenbakidun etxebizitzen eraikinean igogailua paratu ahal izateko. Azterketa Javier Lecumberri Irigoyenek sustatu du eta Rodríguez-Ezpeleta arkitektoek prestatu dute.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (arau horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Idotzinen, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2007574