162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 388. eta
391. lurzatietan eraikigarritasuna handitzeko sotoko
solairuan eta teilatupean. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko Ibaialdea kaleko 1-3 etxebizitzan eraikigarritasuna handitzeko sotoko solairuan eta teilatupean (2. poligonoko 388. eta 391. lurzatia). Sustatzailea Promotora Constructora Pedroarena SL da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2007519