162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ondasunen balorazio txostena. Epeen etendura bukatzea

Uztailaren 8an, Garinoaingo Udaleko Alkatetzak 68/2020 Ebazpena eman zuen, Garinoaingo herritarrek horren berri izan zezaten. Hona hemen ebazpena hitzez hitz:

2020ko apirilaren 14an, Alkatetzaren 29/2020 Ebazpenaren bitartez, aditzera eman zen Garinoaingo udalerriko ondasunen balorazio txostenaren proiektuaren 20 egun balioduneko jendaurreko epea eten zela (2020ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa). Horretarako arrazoia izan zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, prozedurak tramitatzeko administrazio epeak eteteari eta mugaegunak bertan behera uzteari dagokienez (martxoaren 18ko 465/2020 Errege Dekretuaren bertsioa).

Ikusirik, 2020ko maiatzaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman zela Diputatuen Kongresuaren maiatzaren 20ko Ebazpena, zeinaren bitartez agintzen baita argitara emateko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzeko baimenaren erabakia, eta kontuan hartuz bere harmagarren puntuan ezartzen duela epeen kontaketarekin jarraitzea edo berriro hastea, kasuaren arabera, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Horiek horrela, eta ikusirik Alkatetza honi eman zaizkion ahalmenak.

Bertha Sánchez Lunak, Garinoaingo alkate naizen honek,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2020ko ekainaren 1etik aurrera administrazio epeen etendura bukatuko dela aditzera ematea; horien artean dago Garinoaingo udalerriko ondasunen balorazio txostenaren proiektuaren jendaurreko epea.

Bigarrena.–20 egun balioduneko epe hori hasiko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Garinoainen, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2007323