2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Hiri-jarduketarako plan berezia UE 6 unitatean. AR2 banaketa eremua. Jarduera ekonomikoen hiri-lurzorua. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
a) Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-2 banaketa eremuko UE 6 unitatean - jarduera ekonomikoen hiri-lurzorua. Sustatzailea Carcarko Udala da.
b) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gutxienez Nafarroan editatzen diren egunkarietan; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.
Carcarren, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2007511