161. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-326

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Olorizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Auzalor erreka (Zidakos ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Oloritz (Nafarroa).

Olorizko isurketak (Nafarroa) 5.000 m³-ko emaria du urtean eta, Imhoff biltegian araztu ondoren, Auzalor errekara ateratzen da; erreka hori Azpuru errekara isurtzen da ezkerraldetik, eta hau Zidakos ibaiaren afluentea da, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006865