2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz.
Auritzen, 2019ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.
Iragarkiaren kodea: L1916703